sábado, 17 de diciembre de 2011

MAÑERUKO HAURREK EUSKARAZ IKASI NAHI DUTE, BAINA EZIN

Mañeruko (Nafarroa) eskolan sartu dira hainbat euskaltzale Sortzen Ikasbatuazen deialdiari erantzunez. Herri honetan haurren %95ak D ereduan ikasi nahi du, baina, zonalde “ez euskaldunean” bizi direnez, herriko eskola hutsik dago eta zonalde “mixtoan” dagoen alboko herrira, Garesera, joan behar dute autobusez euskaraz ikasi ahal izateko. Burugabea ezta?


Vascuencearen Legearen urteurrenarekin batera, legearen ondorioak salatu ditu Sortzen Ikasbatuaz elkarteak. Horretarako, itxialdia egin du Mañeruko eskolan. Hainbat lagun bildu dira atzo eta gaur egin diren ekitaldietara, eta gaua han pasa dute hamabi lagunek. Mañeruko herritarren babes osoa izan dute itxialdian parte hartu dutenek, eta gosaria ere eraman diete esker ona agertzeko.

Gaur, euskalgintzako eta hezkuntzako eragileak hurbildu dira Mañerura, sindikatuetako kideekin batera. Mañeruko, Zangotzako eta Artaxoako herritarrek haien herrietako egoera gordina azaldu diete eskolan bildu diren eragileei. Han izan dira, besteak beste, Nestor Esteban eta Gorka Iriarte EHEko kideak, baita Paul Bilbao (Kontseilua) eta Garbiñe Petriati (Behatokia). ELA, LAB, EILAS, EHBE eta AEK elkarteetako kideak ere izan dira bileran.

Orain bazkari herrikoia dute Mañerun, eta arratsaldean Euskararen eguneko ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute itxialdian parte hartzen direnek. Gaur ere eskolan eginen dute lo euskaltzaleek, eta bihar bukatuko da itxialdia. Alderdi politikoekin bilera eginen du Sortzen Ikasbatuazek lehenbizi, eta bukatzeko prentsa aurreko agerraldia eginen du
Euskal Herrian Euskaraz

No hay comentarios: