Korrika Kulturala aurkeztu dute gaur Durangon AEK-ko arduradunek. Korrika 16.arekin euskararen aldeko lasterketak Euskal Herria zeharkatu aurretik, kulturari arreta berezia eskainiko diote Korrika Kulturala ekimenarekin. Datorren larunbatetik hasita, eta Korrika bukatu arte (apirilaren 5ean) ehunka ekitaldi izango dira Euskal Herrian barrena. Hainbat musikari, antzezle, pailazo, poeta eta abarrek hartuko dute parte Korrika Kulturalean. Horri hasiera emango diona Benito Lertxundi izango da, hilaren 31n Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian eskainiko duen kontzertuarekin
Hona hemen Nafarroan izango ditugun ikuskizunak:
Otsailak 4 (Iruñea). Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Piratak haur ikuskizuna eskainiko dute arratsaldeko 17.00etan Anaitasuna Kirol Pabiloian. Sarrerak jadanik salgai daude 6 eurotan (5,5 euro Korrika Laguntzaileen-tzat), AEK-ko euskaltegietan eta Iruñeko San Anton Kaleko 16. zenbakian dagoen Korrika Dendan.
Otsailak 14 (Aribe).Karrika Korri emanaldia Zirko Tipiaren eskutik, 15.30ean Juntetxean.
Otsailak 27 (Lizarra). Ander Izagirreren Munduko Zaintzaileak. Euskal Herriko 20 sekretu txiki ikus-entzunezkoa, 20.00etan Julian Romano Musika Eskolan.
Marxoak 12 (Tutera). Bertsoa eta antzerkia lotuko dituen Erregea eta Bufoia lana, 19.30ean Castel Ruiz kultur etxean.
Marxoak 14 (Bera).Kanpaiak jo bitartean antzezlana, 22.00etan kultur etxean.
Marxoak 15 (Elizondo).Atxikistan haur ikuskizuna Eidabe taldearen eskutik, 15.00etan Lur Dantzalekuan.
Marxoak 21 (Zizur). Betagarri talde gasteiztarraren kontzertua, gaueko 22.00etan (tokia itxi gabe).
Marxoak 26 (Tutera). Kukai Dantza Konpainiak Soka ikuskizuna eskainiko du Korrikaren hasierarekin batera. Egun berean, Eidabe taldearen eskutik Atxikistan haur ikuskizunaz gozatzeko parada egonen da.
Martxoak 28 (Altsasu).Mirande Kabareta ikuskizun lotsagabea, ausarta eta politikoki ez-zuzena Iortia Kultur Gunean ikusi ahalko da 20.30ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario