martes, 13 de enero de 2009

AHT REN AURKAKO JAIALDIA GASTEIZEN


Azken aste hauetan, AHT Gelditu! Elkarlanak hainbat mobilizazio deitu egin ditu, amaiera moduan urtarrilaren 17ko manifestazioa edukiko dutelarik Urbinako herrian eguerdiko 12:00etan. Deialdi hauek gorpuzteko eta sendotzeko, hainbat talde, sindikatu eta alderdirekin harremanetan jarri gara; horietako bat MusikHerria herri diskoetxea izan da.Egun horretan, alegia, urtarrilaren 17an, MusikHerriak bere ekarpena egin nahi izan du eta AHT Gelditu! Elkarlanarekin batera jaialdi bat antolatu egin da Gasteizko Alde Zaharrean.
Jaialdi honen goiburuak dioen bezala (“Musika askeaz... AHT gelditu!”), herritik eta herriarentzat sortutako musika baliatu nahi dugu proiektu txikitzaile honen aurkako izaera herrikoia azpimarratzeko. Herritarrak gara aktibo nagusiena borroka honetan, ekimen eta mobilizazio ezberdinekin AHTren aurkako borroka sendotzen ari garenak eta egunen batean azpiegitura hau geldituko dugunak.
Zentzu honetan, ezinbestekoak izan dira herri mugimendu bezala, zenbait kolektibo egiten ari diren lana, MusikHerria kasu.Norabide honetan, MusikHerria bere lan esparrutik eta eragin gunetik bere lan xumea egiten ari da, musika herrikoi eta ez-komertziala garatuz, herritik eta herriarentzat garatutako proiektu gisa.
Honegatik guztiagatik, datorren urtarrilaren 17an Gasteizko Alde Zaharra musikaz hornitu nahi dugu, musika askeaz AHT gelditzeko. Beraz, animatu nahi zaituztegu Urbinako manifestazioan parte hartzera eta jarraian Gasteizen antolatuta dagoen jaialdian ere parte hartzera.
AUZOLAN FRONTOIAN- 15:30etan, herri bazkaria eta Jonu kantautorea.
LANDATXON- 17:30etatik aurrera:* Hesian* Banda Batxoki* El Trono de Judas* MusikBerbena* Xopapo (azken kontzertua) + Rufo (Mossin Nagant) + Mikel (Gartzen) + Garargardo Gurako haize sekzioa + Batista (JoDT) + Txasko eta Ibai (Ankerrak) + Raimundo (Reverendo Parker) + Jonu kantautorea + Gasteizko txalapartariak
GAZTETXEAN- 18:00etatik aurrera:* The Dogs of the Black Foot* From Lost to the River* Boneman* Ain_1-
0:00etatik aurrera:* Aritz Sound System* Karrocerias Betoño. Kokapena:Gasteizko Alde Zaharrean

No hay comentarios: