Euskal Herriko egoerari buruzko artikulua argitaratu du Paddy Woodworth kazetariak Irish Times egunkarian. Presoen gaian aurrerapausoak ematearen garrantziaz dihardu kazetari irlandarrak. Jarraian, artikuluko zenbait pasarte.
"Mariano Rajoy Espainiako presidenteak badaki ETAko kideen espetxe-baldintzen lasaitze arinenak ere kostu politikoa izango duela. Eskuin muturreko hedabideek berehala etiketatzen dituzte kontzesio txikienak ere “terrorismoaren aurrean makurtze” gisa".
"Baina Rajoyk badaki ETA ez dela erabat desegingo bere presoek –gaur egun, seguruenik, erakundeko kide gehienak– tunelaren amaieran argi pixka bat ikusten ez duten bitartean. Are gehiago, ETAren desegitea Espainiako edozein presidentek irabazi nahiko lukeen saria da. Espainiaren atsekabe ekonomiko kronikoak ikusirik, Rajoyk bereganatu dezakeen sari bakarra izan daiteke".
"Badirudi Rajoy saiatzen ari dela isilpean preso batzuen egoera hobetzen. Ondo kokatutako ikuskatzaile batzuek diotenez, bere boto-emaileek uzten dioten bezain azkar ari da mugitzen eta beharbada, kanpotik ageri dena baino azkarrago".
"Rajoyren presidentetzaren proba nagusia, Espainiako jarraitzaile ultra-kontserbadoreei dien beldurraren gainetik Euskal Herrian estatu-gizon gisa agertzeko prest egotea izango da".
ARGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario