sábado, 21 de julio de 2012

ERBESTERATUEN IRUZURRA


La Razon egunkariak argitaratu duenezHauteskunde Legearen aldaketa prest izango da EAEko bozetarako. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak ere iragarri du albistea Intereconomia telebistan. Espainiako Gobernuak “erbesteratuek parte hartzeko datozen egunetan proposamen zehatza” egingo duela aurreratu du Basagoitik, EAJri eta Batasunari gustatu edo ez gustatu”.
“ETAren presioa” argudiatzea eta Hego Euskal Herrian 5 edo 10 urtez bizi izana nahikoa izango da bozka eskubidea eskuratzeko, hainbat hedabidek azken egunetan jakinarazi dutenez.
Gehiengo abertzale historikoa iragarri dute, ziur aski udazkenean egingo diren EAEko hauteskundeetan. PP eta PSOEren beherakada eta gobernu aldaketa gauza seguruak dira. Izan ere, EH Bilduren parte hartzeak erabat aldatuko du aulkien banaketa. Gehiengo absolutua bermatuta dute eta Legebiltzarreko bi herenak hurbil izango dituzte.
Espainiako Gobernuak, aldiz, borondate demokratikoa eraldatzeko estrategia bururaino eramateko asmoa du. Espainiako legegizon eta aparatu judizialeko langileak jo eta su aritu dira “erbesteratuen iruzurra” lehenbaitlehen onartzeko. Alegia, ETAren erruz alde egin duten pertsonei bozkatzeko eskubidea emateko aitzakian, hautesle-errolda puztu nahi dute. Haien gezurrezko datuen arabera,200.000- 300.000 pertsonak egin dute alde ETAren erruz, hau da, biztanleriaren ia %10ak.
Iruzurrak legebiltzarraren itxuran izango duen eragina ez dago argi, ezin baita jakin zenbat espainiarrek erabiliko duten trikimailua.  Alderdi Popularren ametsetan 200.000 pertsonak Araban bozkatuko lukete. Hala izanez gero, PPk Arabako 25 eserlekutatik 17 lortzeko aukera izango luke. Horren eraginez, konstituzionalistak eta abertzaleak berdinduta egongo lirateke. Aitzitik, gerta daiteke Hegoaldean bizi baina orain Espainian lan egiten duten euskaldun eta abertzaleek “ETAren presioa” argudiatzea haiek ere bozkatzeko aukera izan dezaten.
zuzeu.com
  

No hay comentarios: