Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
euskararen herri hizkeren Atlasaren laugarren liburukia aurkeztu dute gaur
Iruñako Condestableren jauregian. Liburuki horrek hainbat etxe-abereri
(txerriak, hegaztiak, txakurrak, eta abar) eta baserriari eta oro har etxearen
esparruari lotutako 145 udalerritako hitzak biltzen ditu, haietako 27
Nafarroakoak.
Ikerketa Euskaltzaindiak egin du Euskadiko Kutxa
eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Nafarroako Gobernuak 2002. urtetik
finantzatzen du ekimen hori Euskaltzaindiarekin urtero izenpetzen dituen
hitzarmenen bidez; aurtengo ekarpena, hitzarmenaren baitan jasotako ekintza
guztietarako, 87.000 eurokoa da.
Liburukiaren lehen partea etxe-abereei eskainia
dago. Txerriaren gaiak arlo zabala hartzen du, tradizio goreneko elikagaia izan
baita. Txerriaren izenak, zenbait fenomeno biologiko, txerriak etxean zuen
tokia, txerri-hiltze prozesua, elikagaiak, eta abar.
Bigarren parte etxearen esparruari dagokio batez
ere. Populatze mota ezberdinak jasotzen dira: herria, auzoa, baserria, eta abar.
Etxe edo eraikuntza tipoak ere jaso dira, baita biztanleen jabetza-mailak,
etxearen parte nagusiak, etxearen barru-banaketa eta etxe barruko altzariak
ere.
Hizkuntz aldaerak mapetan jasotzeko helburua duen
ekimena 1984an jaio zen, galderak idatziz, gai metodologikoak zehaztuz…
Galdeketak lexikoari, fonetikari, morfologiari eta sintaxiari lotutako
hizkuntzaren datuak jasotzen ditu.
Inkestak 320 pertsonari egin zitzaizkien 1987 eta
1992 artean. 1993an Euskaltzaindiak jasotako datuak informatizatzen hasi
zen.
Ikerketa egin zen Nafarroako 27 udalerriak honako
hauek izan ziren: Abaurregaina, Alkotz (Ultzama), Aniz (Baztan), Arbizu, Beruete
(Basaburua), Donamaria, Dorrao (Ergoiena), Erratzu (Baztan), Etxalar, Etxaleku
(Imotz), Etxarri (Larraun), Eugi (Esteribar), Ezkurra, Gaintza (Araitz),
Goizueta, Igoa (Basaburua), Jaurrieta, Leitza, Lekaroz (Baztan), Mezkiritz
(Erro), Oderitz (Larraun), Suarbe (Ultzama), Sunbilla, Urdiain, Luzaide, Zilbeti
(Erro) eta Zugarramurdi.
Liburukia honako hauek aurkeztu dute: Andres
Urrutia euskaltzainburuak; Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen
zuzendari-kudeatzaile Maximino Gómez-ek; Euskadiko Kutxaren Negozio Garapen
Saileko zuzendari Xabier Egibar-ek eta Atlasen zuzendari akademiko Adolfo
Arejita-k.
Aurkezpenean izan dira, Euskaltzaindiko,
Nafarroako Euskararen Kontseiluko eta Nafarroako Gobernuko kideak
Euskarabidea
No hay comentarios:
Publicar un comentario