2011ko maiatzeko hauteskundeetan ezker abertzalea izango dela esan du buruzagi historikoak Onda Vasca irratian, “erabat ziur”. Hori lortzeko “aski denbora” badagoela adierazi du. Hauteskundeetan izateko bideari loturik, PSE-EErekin “ komunikazio bideak irekita” daudela “begibistakoa” dela jakinarazi du Erkiziak, PSE-EEk lehen eskutik dakiela ezker abertzalea egiten ari den urratsen berri. Patxi Lopezek twitter bidez egin zioten elkarrizketan atzo ukatu egin zuen ezker abertzalearekin elkartu denik.
“Duela lau urte elkartu nintzen ezker abertzaleko buruzagiekin baldintzak desberdinak zirelako”, esan zuen Patxi Lopez lehendakariak atzo Twuitter bidezko elkarrizketan. “Orduan mundu guztiak ulertzen zuen espektatibak zeudela bakearen bidean, eta Barajasko atentatuak lehertu zuen bake prozesu baten esperientziari hasiera eman zitzaion”. Orduz geroztik adierazpenik ez eta “ekintzak” espero dituela jakinarazi zuen. “Erantzukizuna berea [Ezker abertzalearena] da. Guk sendotasun demokratikoa zaindu behar dugu, eta indarkeriarekin tolerantzia zero edukitzen jarraitu. Ezker abertzalearen mundua hauteskundeetan aurkezu ahal izango da beste guztiok egiten dugun bezala legea betetzen badu. Beraien esku egon da beti”. Txiki Benegasek ere ukatu egin du PSE-EE eta ezker abertzalearen artean Erkiziak esan bezala “ komunikazio bideak irekita” daudenik. ETAren urratsen berri badu, Barne Sailetik dakiela jakinarazi zuen.
Iñigo Urkulluk, bestalde, 2001ko maiatzeko hauteskundeetan egoteko apustu definitiboa egina izan dezakeela esan zuen atzo Catalunya Radion, formazio politiko berri baterako estatutuak prestatzeko lanean ari dela iradoki zuen.
PPk ere, Dolores de Cospedalen ahotan, egin zituen atzo adierazpenak ezker abertzalea hauteskundeetan egoteko aukerari buruz: “[Ezker abertzaleak] ezin du hauteskundeetan parte hartu ETA desagertzen ez bada eta betirako armak uzten ez baditu”. Basagoitiren eremuan ere, aldaketak iragartzen dira estrategiari dagokionez, gaur El Correok dakarrenez, bederen.
ERC eta ICV alderdiekin egindako bileren berri eman du, ildo berean, Joan Ridaok. Ez dira bilera isolatuak ordea, eta Ezker Abertzalea alderdi politiko gehiagorekin eta komunikabideekin ere biltzen hasi da. Zentzu horretan, adierazgarriak dira Pedro J. Ramirezen azken astetako adierazpenak (ikus adibidez atzokoa).
Mugimenduek, PSOE eta PPren diskurtsoan aldaketa sakona eragin dute, eta hori aztertu du Iñaki Iriondok gaur Garan.
zuzeu.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario