The Wall Street Journalek eta Frankfurter Allgmeine Sonntagszeitung bi ikerketaren ondorioak argitaratu dituzte asteburu honetan, eta salatu dute gaur egun oraindik gutxienez bi zulo ilun dituela Facebookek erabiltzaileen pribatutasunari dagokionez. Batetik, erabiltzaileen informazio pribatua (adina, bizilekua, lanbidea eta argazkiak) berriki gutxienez 25 konpainiari zabaldu izana, eta bestetik, Facebooken erabiltzaile ez direnek erabiltzaile badirenen datuak eskuratzeko aukera izatea, komunitate birtualean izen faltsu batekin erregistratu eta beste erabiltzaile baten korreoko helbide batekin datu pertsonalak ikus litezkeena salatu du egunkari alemaniarrak. Bi kasuetan, Facebookek erabiltzaileen pribatutasun eskubidea urratuko luke. Alemanian dagoeneko hasi dira aztertzen praktika horren zilegitasuna, Kontsumo eta Justizia sailetatik.
Facebookek pribatutasun eskubidea urratzen duelako sare hori utzi nahi baduzu, jakizu ezinezkoa dela. Aurrerantzean erabilgarri izango ez duzun arren, orain arte zure kontuan zintzilikatu den guztia sarean geldituko da, Facebookek deuseztea erabaki ezean. Erregistratzean birtualki onartu zenuen Pribatutasun Akordioak dio Facebookek duela erabiltzeak sare horretan sorturiko informazio eta ezarritako irudi guztien jabetza esklusibo eta betierekoa.
The Wall Street Journalen arabera, Farmville (59 milioi erabiltzaile), Texas HoldEm Poker eta The Frontier Ville sareen erabiltzaileen datuak dira, Facebookenarekin batera, publizitate konpainiek gehien eskatzen dituztenak.
Hala ere, sare sozialak bere leloarekin jarraitzen du: “Facebook pertsonek elkarrekin interaktuatzeko tresna seguru eta fidagarria da, eta horregatik, milioika pertsonek eurei buruz modu erosoan adierazteko hautua egin dute”.
X.Irizar (zuzeu)
No hay comentarios:
Publicar un comentario