viernes, 8 de octubre de 2010

GAZTELINK.ORG, GAZTE SENTITZEN DEN ORORENTZAT ATARI BERRIA

Gaztelink,www.gaztelink.org euskal gazteen atari birtuala sortu du EGK (euskadiko gaztediren kontseiluak).

Urteetan gazteria alorrean lana egiten, EGKk gazteria alorrean lan egin zein bizi direnen arteko komunikazio faltaz oharturik Gaztelink, plaza birtuala sortzearen beharra ikusi zuen. Modu horretan, gazte elkarte, gaztetxe, musika, kultura antzerki zein mota desberdinetako gazte jendeari plataforma hau eskaini nahi die, beraien ekintzen berri eman, eztabaidak sortu-sustatu, sareak indartu eta harremanak indatzeko besteak beste..

Aurrekariak:

-Sarri, gazte elkarte zein administrazio desberdinetako teknikariekin bildu izan garenean gazteria gaietan jarduten dugunon arteko ezjakintasunez ohartu izan gara. Horrela, elkarren arteko komunikazio falta horrek eragile guztioi eragiten digu. Askotan, herrietako gazte teknikariek ez dakite beraiek lan egiten duten herrian martxan dauden gazte egitasmoez, edota dauden taldeez ere eta alderantziz, gazte elkarte edo eragile askok ez dakite administrazioak alor honetan eskaintzen dituen zerbitzuak zeintzuk diren. Informazio trukaeta falta hau maila guztietan ematen da: gazte elkarteen artean, gazte elkarte eta gazte ez elkartu artean, administrazioetako teknikarien artean, administrazio eta gazteen artean… finean, nor bera bere “lanean” dabil lurrera begira doan pertsona bezala, konturatu gabe, inguruan ere bera bezala denak lurrera begira daudela. Gaztelinkek bada, pertsona hauei, gazteria alorrean lanean dagoen oro, begirada altxa nahi die, besteen berri izan eta elkarlanean haritze horren bidea luzean lehen hazitxoa ereiten. Eragilen arteko sarea sortu, indartu, bultzatzea du helburu.

Egitasmoa:

-Gaztelink, plaza birtual bat da. Hasiera batetan udal teknikariei egin genizkien bisiten bidez informazioa biltzen joan ginen gerora informazio guzti hori bolkatzeko. Egitasmoa aurrera joan ahala egingo genuen plazan, “munizipalik” egon behar ez zela pentsatu genuen. Horregatik, 2.0 motako web bat egitea otu zitzaigun. Honek, zer esan nahi du? Jada famatua den “facebook”aren antzera norbera librea dela nahi duena “zintzilikatzeko”. Erreminta honen potentzial nagusia askea dela da, bertako partaide denak nahi duena eskegi dezake, nahi duena jarri eta nahi duen moduan beste kideekin komunikatu. Bere potentzial nagusia ere bere ahuldadea da. Kide direnak erabilgarri ikusten ez badute, ekintzak zintzilikatzen ez badituzte bere pisuz eroriko da horrenbeste denbora eskaini diogun proiektua.

Zer eskaintzen du?

-Gaztelinkek maila horizontalean informazio trukaketa eskaintzen du. Plaza honetan denak gara berdin, handi zein txiki, teknikari zein aisialdi taldeko kide, udal zein gaztetxe. Horrela, norberak bere ekintzak, ikastaro, berriak zintzilikatu ahal izango ditu “facebook”eko paretean bezala, baino haratago, foroak sortu, eztabaidak piztu, lantaldeak bideratu ahal izango ditu. Aukerak beraz anitzak dira, orain denen esku dago erreminta birtual honen bidez kalekoa, egunerokoa hobetzea.

Gune desberdinak: -

Bloga: Elkarteen erakusleiho bezala deskribatu daiteke. Elkarte bakoitzak bere informazioa aurkezteko espazio propioa. -

Kideak: Plaza birtual honetan parte hartzen duten elkarteen zerrenda -

Taldeak: Elkarte edota pertsona zehatz batzuen barne taldeak dira. Irekiak edo pribatuak izan daitezke (elkar banatutako informazioa taldekideek bakarrik ikusi dezaketela edo edozeinek). -

Foroak: Gai konkretu baten inguruan aritzeko eztabaida-guneak dira. -

Kideen blogak: Elkarteen erakusleiho bezala deskribatu daiteke. Elkarte bakoitzak bere informazioa aurkezteko espazio propioa. -

Jarduerak: Edozein elkartek zabaldu nahi duen ekintzak zintzilikatzeko gunea da.

zuzeu

No hay comentarios: