Euskarari buruzko Foru Legeak ezartzen du Nafarroako euskalkiek errespetu eta babes berezia izan behar dutela. Euskarabideak, xede horrekin, programa bat du abian interes bereziko lanak diseinatzeko eta argitaratzeko. Aezkoa eta Aetzak lanak Nafarroako mendialdeko ibar honetako euskara, historia eta kultura jasotzen du, eta horrela, Nafarroako Gobernuak azken urteotan Basogintza Sakanan, eta berrikiago, Erronkari ibarra: izena eta izana argitalpenekin hasitako lanari jarraipena ematen dio.
Lan honen egilea den Puy Ziaurritz Jasok jada argitaratuak zeuden hainbat material jaso ditu. Halaber, Euskokultur fundazioaren egitasmoz egindako ikerketako materialak ere jaso ditu. Ikerketa haren zuzendaria, Puy Ziaurritz bera izan zen, eta bertan Aezkoa ibarreko ahozko hainbeste lekukotasun jaso ziren.
Puy Ziaurritz, biologoa izateaz gain, Institutuko irakaslea ere bada (egun Biurdana BHIn) eta ederki ezagutzen du Aezkoako geografia, geologia, fauna eta landaredia. Nabarmen sumatzen da hori Ingurune Fisikoaren eta Ingurune Naturalaren gaineko lehenbiziko bi ataletan.
Erdiko hiru ataletan, ibarreko herriak deskribatzen ditu, bertako historia eta inguruko euskara, aezkera, nabarmenduz. Horretarako, aurrez egin izan diren lanak baliatu ditu, haiek laburtuz edota itzuliz. Lan horien artean daude Jimeno Jurioren Nafarroako Toponimia eta Mapagintza/Toponimia de Navarra y Cartografía, Benito Urtasun ikerlariaren monografia edo Iñaki Caminoren Aezkoako Euskararen azterketa dialektologikoa.
Liburuaren azken atalean ibarreko ekonomia, etnografia eta kultura luze aztertzen ditu.
Liburua euskara batuaz idatzita badago ere, bertako hiztunen “uskara”-ren lekukotasun zuzenak ere jaso dira, Puy Ziaurritzek bildu dituenez gain, Iñaki Caminoren tesitik edo Resurreccion Maria Azkueren ipuinetatik hartuak. Halaber, lan guztian zehar egiten zaio erreferentzia aezkeraren hiztegiari eta lokuzioei. Testuek argazki ederrak dituzte osagarri, eskualde honen aberastasun naturala, etnografikoa eta kulturala hobeki ezagutu ahal izateko. Gainera, eta azterketa osatze aldera, argitalpenari Aezkoako toponimia ofiziala jasotzen duen CD bat gehitu zaio. Osotara, liburuak 184 orri ditu, 900 ale argitaratu dira eta jendaurreko salmenta prezioa 24 eurotakoa da.

Aurkezpen honetaz gain, apirilaren 24an, ostiralarekin, bigarren aurkezpen bat eginen da Ariben 19:30ean, ibarrean bertan lan honekiko interesa izan dezaketenendako.
Aezkoa ibarra Nafarroako ipar-ekialdean dago, Pirinioen hego isurialdean eta Zangozako Merindadean. Ibarra 9 udalerrik osatzen dute: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri, Orbaitzeta eta Orbara.

Erdigune ekonomiko eta administratiboa Ariben dago, eta bertan daude erakunde eta zerbitzu nagusiak: Aezkoako Batzar Nagusia, Turismo Partzuergoa… Nafarroa Beherea du mugakide iparraldean, hegoan Urraulgoiti, ekialdean Zaraitzu eta mendebaldean Artzibar, Orotz-Betelu, Orreaga eta Auritz.
Aezkoaren %60 oihanez estalia dago (pagadia eta hariztia, batik bat) eta Iratiko oihana ere Aezkoarena da, hein batean. Nafarroako lau herririk altuenetakoak bertan dira; horien artean aipatzekoa da Abaurregaina, 1.040 metrotan dagoena.
Euskarabidea
No hay comentarios:
Publicar un comentario