www.euskarabidea.es webgunean sartzen bazarete, hamar gabon kanten grabazioa jaisteko modua izango duzue. Baita kantutegia eta beste lagun bati bidaltzeko aukera ere. Hauxe da testua:
“Gabonetan, euskaraz ere bai!” Euskarabideak, Kantuzaleen Elkarterarekin batera, euskara sustatzeko abian jarri duen programa da.
Euskarabideak Nafarroa osoan euskaraz kantatzeko “Gabonetan euskaraz ere bai” izeneko kanpaina jarri nahi du martxan eta horretarako 10 gabon kantaz osatutako kantutegi bat argitaratu du. Kantutegi honetan kanten letrak, itzulpenak eta partiturak aurkituko dira.
Helburua da, kantutegi hau baliatuta, eguberrietako egunen inguruan ikastetxeko festan, kalean, Olentzeroren egunean, edo nahi den tokian euskaraz kantatzeko talde ezberdinen konpromezua hartzea.
Kantutegia eta kanten grabazioak jaitsi daitezke baita kanpaina honetan parte hartu duzuela adierazteko fitxa ere. Euskarabidetik, euskaraz kantatzera animatu nahi zaituztegu eta zuen esku jarri dugun material hau baliogarria izatea espero dugu.
(Euskarabidea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario