domingo, 1 de noviembre de 2009

UDAZKENEKO KULTUR ZIKLOAK TAFALLAN IZANGO DU AMAIERA, ASTEAZKENEAN MARTZILLAN HASITA.

Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak antolatutako “Kultur Zikloa” kanpainaren barruan Nafarroako 40 herri izanen dira onuradun. Kanpainaren helburua da hizkuntza honen erabilera sustatzea adierazpen artistikoen bitartez, hala nola antzerki, musika, zinema eta bestelako kultur eta eszena-irudikapenen bitartez.

Programa honek betetzen du Euskarabideari eman zaion eginkizuna, hots, beste entitate eta administrazio publikoekin batera euskararen garapenerako programak eta jarduerak bultzatzea eta koordinatzea.Kanpaina honen aurrekontua 80.000 eurokoa da: 50.000 euro Euskarabideak emanak eta gainerako 30.000 euro kanpainaren babeslea den Lagun Aro Fundazioa-Giza Begirada entitateak emanen dituenak

Zikloa asteburu honetan hasiko da Badostainen, Ziraukin eta Arantzan, eta abenduaren 19an amaituko da Tafallan jardunaldi berezi batekin, zikloan gertatu den guztia jasoz eta hainbat ekitaldi eginez: gazteentzako kontzertuak, haur jarduerak...

Nafarroako hizkuntza errealitatearen jakitun, Euskarabidea saiatu da emanaldi bakoitzaren hizkuntza maila tokian-tokian dagoen euskararen ezagutza eta erabilera mailetara egokitzen. Ziklo honetan Euskarabidea Nafarroako mapan zehar barreiaturiko 40 herritara ailegatuko da 19 talde artistikorekin eta 45 ekitaldirekin.

Horrrela, haurrentzat eta familientzat, txontxongiloak izango ditugu Bihar Txotxongiloa taldearekin, pailazoak (Popi eta Zarratrako eta Kiki eta Koko), ipuin kontalariak Ixabel Milleten eskutik, antzerkia hainbat talderekin (Antzezkizuna Ginol Taldea, TTR Teatroa eta Anne Monna, Oskola eta Karramarroi Taldea), magia ikuskizunak Angel Magoarekin, Eriz Magoarekin eta Asier Kidam-ekin, eta Elvi bentrilokuoa…

Helduentzat, berriz, antzerki-lanak izanen ditugu Kili Kolo Antzerki Taldearekin eta Oihulari Klown-ekin. Gazteentzat, bestalde, musika taldeak izango dira: Khous, SeiUrte, Pantxoa eta Pello, eta The Uski´s.

Euskara Nafarroako bazter guztietara eramatea helburu, Euskarabideak honako herrietara eramanen ditu saioak:

Eremu euskalduna: Arano, Arantza (Bortziriak), Arbizu, Aribe (Aezkoa), Aurizberri, Basaburua (Aizarotz), Doneztebe, Ihabar, Irurita, Lekunberri, Luzaide eta Zubiri.

Eremu mistoa: Badostain (Egues Ibarra), Bidaurreta, Etxauri, Izaba, Gares, Lizarra, Otsagabia.

Eremu ez euskaldunean Oibar, Arronitz, Berbintzana, Cascante, Castejon, Zirauki, Faltzes, Fontellas, Lerin, Irunberri, Martzilla, Mendabia, Miranda Arga, Noain (Elortzibar), Erriberri, Oteiza, San Adrian, Zangoza, Sartaguda, Tafalla, Alesbes.

Hona hemen lekuan lekuko egutegia.

Azaroak 4 MARCILLA
Ana de Velasco Elkartearen aretoa
15:15
25 urte barre zeta algara bizian
Popi eta Zarratrako pailazoak

Azaroak 7
ARANO
San Roque Elkartea
17:00
Ipuin magikoak
Bihar Txotxongilo Taldea

OLITE<>ERRIBERRI
Kultur Etxea
18:00
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

BERBINZANA
El Café Taberna
18:30
Ipuin lapurra
Antzezkizuna Ginol Taldea

Azaroak 8 LUMBIER
Zentro Zibikoa
18.00
Ipuin lapurra
Antzezkizuna Ginol Taldea

Azaroak 13 MENDAVIA
Udaletxea
15:15
Angel magoa

Azaroak 14
LEKUNBERRI
Eskola
19:00
Dena klowntrolpean
Oihulari Klown Taldea

ZUBIRI
Kiroldegiko Gizarte Aretoa
11:30
Eriz magoa

Azaroak 18 SARTAGUDA
Kultur Etxea
17:30
Angel magoa

Azaroak 19 OCHAGAVÍA <> OTSAGABIA
Kontsultategiko aretoa
19:00
Eriz magoa

Azaroak 20 FONTELLAS
Ikastetxe Publikoa
20:00
Nor da panpina?
Elvi Sabeliztuna

Azaroak 21
SANGÜESA <> ZANGOZA
Karmengo Auditorioa
17:30
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

ETXAURI
Udaletxea
19.00
Eriz magoa

Azaroak 25 SAN ADRIÁN
Kultur Etxea
16:00
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

Azaroak 26 VILLAFRANCA
Kultur Etxea
(2 saio / sesiones)
10:00
11:30
Eriz magoa

Azaroak 27 ESTELLA <> LIZARRA
Gazteriaren etxea
18:00
Lagun koloretsuak
Ixabel Millet ipuinkontalaria

Azaroak 28
ARBIZU
Udaletxea
18:00
11 koloretan dantzan
Anne Monna, Oskola eta Karramarroi Taldea

AURIZBERRI / ESPINAL
Frontoiko gimnasioan
19:00
Eriz magoa

BASABURUA (AIZAROTZ)
Basaburuko Herriko Etxea
23:00
Erregea eta bufoia
Bertsolaritza

Azaroak 30 OTEIZA
Kultur Aretoa
18:00
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

Abenduak 1 FALCES
Ikaastetxe Publikoa
15:30
Eriz magoa

Abenduak 2
LERÍN
Ikastetxe Publikoa
(2 saio / sesiones)
15:00
16:00
Lagun koloretsuak
Ixabel Millet ipuinkontalaria

CASTEJÓN
Sarasate Kultur Zentroa
18:00
Eriz magoa

Abenduak 5
LUZAIDE / VALCARLOS

Zinea
18:30
Lagun koloretsuak
Ixabel Millet ipuinkontalaria

MIRANDA DE ARGA
Espi taberna
19:30
Ipuin lapurra
Antzezkizuna Ginol Taldea

AIBAR <> OIBAR
SENPAko Aretoa
19:30
Eriz magoa

Abenduak 6 IHABAR(Arakil)
Elkartea
18:00
Eriz magoa

Abenduak 7

IRURITA
Zentro Zibikoa
16:00
Txin Txin Magic
Asier Kidam magoa

ARIBE
Aezkoako Etxea
18:00
Pinotxo
Bihar Txotxongilo Taldea

Abenduak 11
PUENTE LA REINA<>GARES
Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa
17:00
Salam
TTR Teatroa

ARRÓNIZ
Frontoia
17:30
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

Abenduak 12 IRURITA (Baztan)
Zentro Zibikoa
16:00
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

Abenduak 15 NOÁIN<>NOAIN
Kultur Zentroa
11:30
Eriz magoa

Abenduak 16 CASCANTE
Udaletxeko Aretoa
11:15
Txintxilintxin bakea… egin
Kiki eta Koko pailazoak

Abenduak 18 BIDAURRETA
Saigola Elkartea
19:00
Harritxu Maritxu
Anne Monna, Oskola eta Karramarroi Taldea

Abenduak 19
DONEZTEBE / SANTESTEBAN
Eskola
16:30
Ino, Ino, Ino, badator Bonbardino
Anne Monna, Oskola eta Karramarroi Taldea

ISABA <> IZABA
20:00
Pantxoa eta Pelloren kantaldia

TAFALLA
Kube Aretoa
Rock Jaialdia: Khous, SeiUrte eta The Uski’s taldeak

No hay comentarios: