Euskarabidetik Lesakan IKAk antolatutako barnetegian Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikasle bat ezagutzera abiatu gara. Barnetegian sartu eta Alemaniatik etorritakoaz galdetzean ahots ezti batek “ni naiz” erantzun digu. Elkarrizketa bat egitea proposatu eta “aurrera, nahi duzuenean”, esan digu. Hemen transkribatu dizuegu, irakurle maiteok, Aurelia Bittnerrek kontatu diguna.
Non jaio zinen?
Alemanian, Bavarian, Schongau-en
Zure familian bada jatorri euskaldunik duenik?
Ez, nire familian bakarrik austriakoak eta alemaniakoak dira.
Nola izan zenuen euskararen berri?
Iruñean lagun batekin paseatzen ari nintzela niretzat ulertezina zen hizkuntza entzun nuen. Lagunak euskara, Euskal Herriko hizkuntza zela argitu zidan. Honek, noski, jakinmina sortu zidan.
Noiz izan zen zure lehen harremana euskararekin?
1995ean izan zen nire lehen kontaktua, baina urte horretan gaztelaniaz oraindik gaizki hitz egiten nuenez, nire gaztelera hobetzeari ekin nion. 2003. urtean Institutu Cervantesen programan “euskara 1” ikusi nuen eta izena eman nuen.
Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?
Euskarak berak! Hasieratik gehiago jakin nahi nuen euskarari buruz eta horregatik oso pozik izan nintzen, azkenean ikasteko aukera Munichen ikusi nuenean.
Euskarak zer eman dizu?
Hasieran aditzak burukomina, nahiko konplikatua da eta. Orain poz handia. Lagun asko egin ditut euskararen bidez eta Euskal Herria sakonkiago ezagutzeko aukera izan dut. Honetaz gain, euskal musika eta euskal festetan parte hartzeko parada izan dut.
Nola jakin zenuen Nafarroako Gorbernuak barnetegian ikasteko aukera ematen zuela?
Nire irakasleak abisatu zidan eta gero e-mail bat iritsi zitzaidan Instituto Cervantestik.
Nolakoa izan da Lesakako barnetegian izandako esperientzia?
Oso polita eta interesgarria, han bizi zaitezke egun osoa euskaraz. Irakasleak eta ikasleak familia bezala bizi dira Lesakan eta ia egunero egiten genituen txangoak. Kultura eta Hizkuntza ezagutu genituen. Gainera Lesakan oso euskalki polita eta interesgarria dago.
Nola animatuko zenuke euskaraz ez dakien norbait euskara ikasteko?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? Pena ematen dit Euskal Herrian euskara askotan erabiltzen ez delako. Ni Euskal Herrian naizenean edozein tokian euskaraz hitz egiten saiatzen naiz. Nire Iruñeko lagunen artean horrek jakinmina sortzen du eta batzuek lotsa eginda geratu direnez, aurten euskaltegian izena eman dute.
Ikasi duzunari nola eutsiko diozu? Norekin praktikatuko duzu? Ikasturte honetan on-linen ikasteko asmorik al duzu?
Egunero pixkabat irakurtzen dut euskaraz...liburuak eta interneten ere bai. Euskal Herrian euskarazko liburuak erosten ditut beti. Orain dela gutxi etbSat lortu dut etxean eta aukera txikiena dudanean ikusten dut. Mintzapraktika zailagoa da mantentzea: batzuetan Skype-n bidez praktikatzen dut eta noski klasean. Izan ere, astean behin klasea daukagu Instituto Cervantesen, baina bakarrik ordu bat eta erdia. On-linen ez dut probatu oraindik, baina saiatu nahi dut.
Heldu den urtean berriro ikusiko zaitugu?
Euskal Herria eta euskaraz asko maite ditut eta urtean behin joaten naiz Euskal Herrira. Han lagun onak dauzkat eta poza sentitzen dut. Heldu den urtean ahal badut, joango naiz berriro Lesakara euskara ikastera. Oso aukera ona da euskara bide normal batez erabiltzea. Jolastean, txangoan, solasean... Eskerrik anitz Euskarabideari aukera hori niri emateagatik!
Eskerrak zuri, Aurelia, euskara ikasteko duzun borondateagatik..
euskarabidea.es

No hay comentarios:
Publicar un comentario