Garazi atleta bikaina da. Iaz lortutako emaitzak paregabeak izan ziren eta horrexegatik, duela gutxi Tafallako Udalak 2010eko kirolari hoberenaren saria eman dio emakuzmekoen sailean. Gogotsua da, saiatua, bai ikasketetan bai kirolean; ez du erraz amore ematen eta sutsuki ahalegintzen da helburuak erdiesten. Gainera, gaztetxoa izan arren, oso ongi daki zertan ari den eta nola ekin etorkizunari.
Zeintzuk dira zure datu pertsonalak?
Garazi Jimenez Blasco dira nire izen-abizenak; hamabost urte ditut; Erriberrin jaio eta bertan bizi naiz. Tafallako Ikastolan DBHko laugarren maila ikasten ari naiz eta Tafallako Atletismo Taldeko partaidea naiz.
Zeintzuk dira orain arte lortu dituzun saririk inportanteenak?
Garrantzitsuenak iaz lortu nituen. Lehena Oviedon izan zen, pista estalian, bigarren geratu nintzen Espaina mailan tetratlon sailean (luzera jauzia, pisu jaurtiketa, abiadura 60 metro eta hesiak 60 metro). Proba horretan Nafarroako errekorra ere lortu nuen.
Asko falta izan zitzaizun lehena izateko?
Bai zera! Azkeneko proba arte lehena nindoan; abiadura zen eta txiripaz irabazi ninduen besteak.
Beranduago aire librean Iruñean, Espainia mailako txapelketan, lehena geratu nintzen hexatlon sailean (lehengoak gehi xabalina jaurtiketa eta altuera jausia). Aire librean ere, Nafarroa ordezkatuz, erreleboetan parte hartu nuen 400 metrotan eta Nafarroako errekorra gainditu genuen, 30 urte zuen errekorra.
Euskadiko txapelduna ere geratu zinen, ezta?
Bai, Oviedora joan aurretik. Lehena geratu nintzen eta Nafarroako errekorra lortu nuen. Gero, lehen esan dudan bezala, berriro hautsi nuen errekor hori Espainiako txapelketan.
Aurten zertan ari zara?
Beste sailetan aritu behar dut, adina dela eta. Pista pentatlon (bost proba) egiten ari naiz eta aire librean heptatlon (zazpi proba). Niretzat gogorragoak dira, batez ere 800 metroko lasterketa dagoelako. Lehengo egunean Euskadiko Txapelketa izan zen pista estalian eta bigarrena geratu nintzen pentatlonen.
Ez duzu pentsatu zerbaitean espezializatezea?
Laster erabaki beharko dut, helduentzako konbinatuak nahiko gogorrak eta zailak direlako niretzat, baina oraingoz konbinatuetan gehiago nabermentzen naiz batean bakarrik baino. Luzera jauzian nahiko ongi moldatzen naiz; dena den, nire entrenatzaileak 400 metroko hesi-lasterketan espezializatzea nahi du.
Noiz hasi zinen mundu honetan?
Duela bost bat urte. Gainera nahiko bitxia izan zen. Lagun baten etxera lo egitera joan nintzen eta hurrengo egunean Tafallako krosean parte hartu behar zuenez ni berarekin joan eta hirugarrena geratu nintzen. Krosetan parte hartzen jarraitu nuen eta azkenean Tafallako Atletismo Taldean apuntatu nintzen.
Nola entrenatzen zara?
Astean hiru egunetan bi orduko saioak egiten ditut eta normalean larunbat gehienetan txapelketak ditut. Adibidez, joan den astean Zaragozara joan ginen Nafarroako pista estaliko lehiaketa egitera (Nafarroan ez dago pista estalirik).
Nor da zure entrenatzailea?
Beti Pablo Bolea izan da. Berarekin ongi nago.
Estatu mailako kontzentrazio batzuetara joan zara, ezta?
Bai, hiru aldiz. Bi Alikantera eta beste bat Pontevedrara. Hor bost bat egun ematen ditut asko dakiten entrenatzaileekin eta, batez ere, ohitura egokiak bereganatzen ahalegintzen dira.
Elikadura ere zaindu behar duzu?
Ez, normal jaten dut, denetatik. Dena dela, proba gogorren bat baldin badut, 800 m-ko lasterketa, esaterako, pasta-eta jaten saiatzen naiz.
Profesional mailara pasatzea espero duzu?
Uf! Gustatuko litzaidake, baina oso zaila da, oso-oso ona izan behar duzu.
Zer moduz uztartzen dituzu ikasketak eta kirola?
Oraingoz ongi. Azterketa garaian batzuetan pixka bat urduritzen naiz, baina normalean ongi.
Zer iruditzen zaizu orain atletismo munduan dopinarekin gertatu dena?
Dezepzio ikaragarria izan da. Atletismo egiten ari garenontzat Marta Dominguez idoloa izan eta eta orain ikustea tranpa egin duela, eta ni konbentzituta nago horrela izan dela, ba....hori, dezepzio handia.
Zuen adinean horrelako zerbait antzematen da?
Ez. Batzuetan zer edo zer entzuten duzu; baina nik behintzat ez dut ezer nabaritu. Dena dela, zure inguruan ikusten duzu badagoela jende asko kirolarekin obsesionatua dagoena eta irabaztearren agian, biharko egunean tentazio hori izan dezaketenak.
Nola ikusten duzu atletismoa Tafallan?
Nik uste dut oso ongi dagoela. Gero eta jende gehiago aritzen da eta batzuek aukera dute zer edo zer egiteko. Lan ona egiten ari da.
Egiten ari zaren guztiak merezi duela uste duzu?
Bai. Lan handia egiten duzu eta sakrifizio asko, baina ikusten duzu zerbait jasotzen duzula. Eta ez da sariengatik. Adibidez, nik badakit aurten ez dudala ezer lortuko, baina gustura nago egiten dudanarekin.
Zer esango zenioke sakrifizio horiek guztiak ulertzen ez dituen gazte bati?
Askok esaten didate: "¿Correr por correr? ¿Zertarako?" Bakoitzak bere bizitza aukeratu behar du, batzuk erretzen hasten dira edo ez dakit zer....nik hau aukeratu dut eta oso gustura nago. Ikusten dut jendeak gaizki pasatzen duela roilo txarrekin....eta ni izugarri pozten naiz mundu horretan ez sartzeagatik. Bakoitzak jakin behar du zer egin bere bizitzarekin eta aukeratuko duenak zer ondorioak ekarriko dituen.
Euskarak badu presentziarik atletismoan?
Bai. Nire adineko asko, gehienak esango nuke, euskaldunak dira eta batzuk asko aritzen dira euskeraz. Entrenatzailearekin, korreoarekin batez ere, zer edo zer ere egiten dut.
Zer da hoberena eta okerrena kirol mundu horretan?
Hoberena saiatu ondoren, lan handia egin ondoren, saria datorrela: zeure buruarekin ongi sentitzea, markak, garaipenak, kontzentrazioak.....Gainera jende asko ezagutzen duzu eta batzuk super jatorrak. Eta okerrena denbora asko kentzen duela, sakrifizio asko egin behar duzula eta gauzak ongi ateratzen ez direnean triste geratzen zarela.
Zaki Iriso (La Voz de la Merindad)

No hay comentarios:
Publicar un comentario