viernes, 11 de marzo de 2011

KORRICURSA ETA KULTUR EKITALDI UGARI BARTZELONAN

Badator Korrika Bartzelonara! Euskal Etxeak euskararen aldeko lasterketarekin bat egingo du eta aurten ere Korrikaren inguruko egitarau mardula prestatu du. Apirilaren 9an, Bartzelonako kaleetan zehar Korrika katalan erara --Korricursa-- egingo dute. Korrika, trikipoteoa, elektrotxaranga, kontzertuak... giroa ederra izango da!

Egitaraua

-Martxoak 16: 'Llengües minoritàries en contextos de diversitat' hitzaldia; hizlari M. Carme Junyent (Grup d’estudi de llengües amenaçades). Euskal Etxean (20:00).

-Martxoak 18: Xabier Aburruzagaren kontzertua. Folk – Trikitixa (20:00). Doan.

-Martxoak 19: Sagardo eguna (14:00). Bazkaria, txotx eta trikipoteoa.

-Martxoak 23: 'Diferents territoris, diferents polítiques lingüístiques' mahai ingurua. Hizlariak Lurdes Auzmendi (Hizkuntz Politikako Sailburuordea), Yvonne Griley (Generalitat), Estebe Petrizan (Euskara Kultur Elkargoa-Navarra).

-Martxoak 25: Kontzertua Andrakan taldearekin (20:00). Folk-Pop. Sarrerak 5€ edariarekin (bazkideak doan).

-Martxoak 26: Mikel Urdangarinen kontzertua (20:00). Sarrerak 7€ edariarekin (bazkideak doan).

-Martxoak 30: "L’experiència basca" dokumentalaren emanaldia (20:00). Euskararen biziberritzeari buruzko filma.

-Apirilak 1: Afrika kantariaren kontzertua (20:00). Soul-Blues akustikoa. Doan.

-Apirilak 2: Moby Dick eta Edith Crash kontzertua (20:00). Folk Rock akustikoa. Sarrerak 5€ edariarekin (bazkideak doan).

-Apirilak 6: “Una mirada enrere: les ultimes dècades de la musica basca” kontzertua (19:00). Musikariak Igon Olaguenaga, Ander Tejerina eta Naroa Gaintza. Hizkuntz Eskola Ofizialean (Drassanes).

-Apirilak 8: Dokumentala eta solasaldia "Izan, Egin, Eragin" (Euskal Herrian Euskaraz). Ion Ansa zuzendaria bertan izango da (20:00).

-Apirilak 9: Korrika: Egun osoan zehar hainbat ekitaldi ezberdin izango ditugu Korrikari, euskarari eta euskal kulturaren alde. Aurtengo Korricursa Euskal Etxetik aterako da, Sants-en amaituko delarik. Bertan, bazkari herrikoia egingo da eta ondotik, trikipoteoa Sants-en zehar elektrotxarangak lagundurik. Amaitzeko, Santseko Cotxeres-etan “El Belda i el conjunt Badabadoc” eta Esne Beltza taldeen kontzertuak.

-Apirilak 13: "Etxepare Institutua, l’euskara mirant al món" hitzaldia (20:00). Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari Aizpea Goenagarekin.

-Apirilak 15-17: Korrika Donostian, bidaia Donostiara Korrikaren azken etapan parte hartzeko.

euskalkultura.com

No hay comentarios: