viernes, 3 de octubre de 2014

XABIER EPALZA: "INKISIZIO HAU NAZKAGARRIA DA"

Euskalgintzan diharduten beste bi ordezkariri bezala, hiru galdera egin dizkiote Berria egunkarikoek Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria den Xabi Epaltza zabalkideari. Hona hemen galderak eta erantzunak:

Zer deritzozu PSNk D eredua eremu ez-euskaldunera zabaltzeko egin duen proposamenari?
Oso ondo iruditzen zait, noski, zer esanen dut. Baina sekulako amorrua ematen du euskararen legea atera zenetik 26 urte pasatu eta gero, hainbeste oztopo jarri eta hainbeste kalte egin eta gero, orain horrekin ateratzea. Ez gara fidatzen, batere; egun batean esaten dute gauza bat, eta hurrengoan, beste bat. Hori pose bat da: hain galduta daude, ezen behar duten nonbaitetik zerbait egin.

Uste duzu horretarako beharrezkoa dela legea aldatzea, edo lege berarekin egin daiteke?
Ez da aldatzeko beharrik. Gu ez gaude lege honen alde, baina lege honek duen onena hitzaurrea da: horren arabera, dena egin daiteke. D eredua eremu ez-euskaldunean jartzeko inolako arazorik ez dago; borondate kontua da, eta gure agintariek ez dute batere. Normaltasuna eta logika behar dugu; zentzuz jokatzea. Baina amorruz ari dira, eta itsututa.

Zer iruditzen zaizu testuinguru horretan Iribasek euskarazko 22 liburu erretiratu izana?
Inkisizio hau nazkagarria da.Paperaren aurka daude, literaturaren eta kulturaren aurka. Ez ditut testuak ezagutzen, baina hori horrela bada, haiek esaten duten bazala....Bonaparteren mapa ere debekatu nahi dute! Hain tragikoa ez balitz, barre egingo genuke. Erokeria da, baina mugarik gabea, izugarria. Eta behar du gizartearen erantzun sendoa.


No hay comentarios: