miércoles, 1 de octubre de 2014

AGUR, JUANJO

.-Oroitzen naiz zutaz, gazte gazterik, futbolaria edo “panadero” zinela, dena indarra eta kemena.

.-Recuerdo los primeros años en Luzuriaga, verdes en todo, ilusos, soñadores. Te recuerdo en la fundición, en la rebaba, en las zarandas, golpeando bloques con brazos de titán y sonrisa de muete travieso.

.-Oroitzen naiz egin genuen lehenbiziko ikurrinaz, fabrikako pinturarekin. 1975. urtea zen, Motor Ibericaren greba orokorrean. 

.-Recuerdo otra huelga, subidos los dos al pirulí de la fábrica para colocar una bandera roja. Recuerdo mi vértigo paralizante, recuerdo tu empeño trepador, recuerdo la bandera ondear, la fábrica ocupada, el canto de la Internacional y Franco agonizante.

.-Oroitzen naiz pintada haietaz; Garmendia eta Otaegi aipatzen zutenak; “Lemoiz gelditu” aldarrikatzen zutenak, errepresioaren kontrakoak edota hitz bakar batekoak: “Askatasuna”.

.-Recuerdo, quién no, a tu compañera Pili Irigarai, nuestra Pili, genio libre de mujer libre. Ojalá, en algún lugar del cosmos, volváis a encontraros.

.-Recuerdo en ti al rey de la vietnamita, de la impresora manual, de las primeras rotativas. Tu lucha con el rodillo; con la tinta pringosa; con el papel cebolla. Recuerdo que, al final, los panfletos llegaban a tiempo, mientras la Revolución se retrasaba.

.-Oroitzen naiz zutaz, Juanjo, pankarta aldarrikatzaileen erregea; sprayen artista; marrazkiak eta koloreak askatasunaren alde.

.-Recuerdo al camarada de las primeras Comisiones Obreras; del Colectivo Unitario; de LAB, de Herri Batasuna, de Euskal Herritarrok, de Batasuna, de Bildu, de Sortu de cualquier trinchera desde la que poder resistir. Eta beti ezkerrean. Beti abertzale.  

.-Oroitzen naiz zure aniztasunaz: Juanjo ekologista; Juanjo sindikalista; Juanjo iraultzailea; Juanjo kirolzalea; Juanjo errepublikazalea, Juanjo gorria. Juanjo gudarizalea ere: gure presoekin, gure iheslariekin… Mehatxu guzien gainetik, beti prest. Che Gebara bezala, “del dicho al hecho, sin trecho”.

.-Recuerdo cuando te propuse hacernos editores y al día siguiente ya estabas pidiendo la cuenta con más decisión que yo.

.-Recuerdo la ilusión de los primeros libros y cómo, cada vez que traíamos uno nuevo de la imprenta de Lizarra, tirábamos el primer ejemplar al campo, para que lo leyeran los subversivos que hacen guardia eterna en la torre Beratxa.

-Oroitzen naiz “euskara ikasi behar dut” esan zenuen egunaz. Eta nola bete zenuen hitza. Oroitzen naiz zutaz Durangoko Azokan, dena txukuntzen, dena prest, dena jenio, dena alai.

.-Recuerdo que no había cacharro que se te resistiera, ni artilugio informático que saliera al mercado que no acabara en tu oficina. Nunca te oí decir: “esto no sé hacerlo”.

.-Oroitzen naiz zure moko finaz: arropa, janaria, ardoak, emakumeak… “Jaia eta borroka” beti ongi uztarturik. Orain esango zenuke, arrazoi osoz, “que me quiten lo bailao”.

.-Recuerdo cómo a base de sobremesas, aprendiste a cantar y a memorizar Baldorba,  Erribera, Xalbadorren heriotza… Y ahora sabemos que cuando cantabas “Cuando yo me muera”, iba en serio.

.-Oroitzen naiz nola maite zenuen Otsagabia, zure amaren herria, zure euskalduntasunaren iturria. Azken batean, “Orhiko xoriak, Orhin laket”.

.-Recuerdo tu genio infantil, tus broncas de Sansón enfadado y tu sonrisa de Pinocho a los pocos segundos, porque rara vez se ponía el sol sin que mataras tus rencores.

.-Oroitzen naiz nola hartu genion elkarri lepotik eta nola erabaki genuen elkarrekin ez jarraitzea. Eta hamar minutu geroago, nik oparitu lore sorta erraldoi hura ze kontent hartu zenuen, oroitzen naiz. 

.-Recuerdo tu paso por todos los montes de Euskal Herria, hoy con un amante menos. Porque en el monte Juanjo era Naturaleza, y la Naturaleza Juanjo. Y recuerdo tus brindis en la cima, en copas de cristal y vino de lujo, como buenos sibaritas.

.-Oroitzen naiz Aneto mendia igo genuen egun hartaz. Eta nola zuk, lehen aldikoz, esan zenuen: “Ezin dut”. Eta zure lehenbiziko “ezin” harekin hasi zen zure azken agurra.

.-Recuerdo cuando hablamos de tu cercano final y dijiste: “ya sabéis lo que tenéis que hacer”. Una ikurriña, una bandera de Navarra, un agur al sol y al aire, lejos de los inciensos. Y en el aire te escribimos ahora las palabras de Goethe: “No lloréis mi muerte. Proseguir la lucha. Adelante, adelante siempre, por encima de las tumbas”.

.-Oroitzen naiz zutaz, Juanjo, lagunen laguna, auzoen auzoa, kideen kidea. Agur betiko, laguna. Agur, kamarada.

Enviado por Altaffaylla