Jorge Ibáñez Armendariz dut izena. 26 urte ditut, Faltzeskoa naiz eta nire lanbidea soinu teknikaria da.
Euskaldun berria ala zaharra?
Euskaldunberria, ohore handiz.
Noiz hasi zinen ikasten?
Txikitan “A ereduan” egin genuena ikastea zela esaten zuten. Serio ikasten eta hitz egiten, duela hamar urte.
Zein tokitan ikasi duzu?
Eskolan, Faltzesen AEK-k egin zuen euskaltegi ibiltari hartan eta Tafallako euskaltegian.
Nola?
Denbora ateratzen, dirua sartzen, logurea pasatzen eta kotxez kokotaraino bukatzen. Hori bai, gustora.
Zergatik?
Inoiz ez dut argi izanen. Zerbait nire barnean zegoelako. Behar nuelako, suposatzen dut.
Noiz praktikatzen duzu?
Lotsa kentzea lortzen dudanean, jeje. Lan giroan, koadrilarekin parrandaz joaten naizenean. Behar dudan baino gutxiago uste dut. Poliki, poliki…
Norekin?
Nire mailan daudenekin, jaja! Euskaldunak diren lagunekin, lankideekin eta nirekin euskaraz hasten direnekin, noski.
Nola ikusten duzu euskara Merindadean?
Gaizki oraindik. Pausoak ematen ari dira, hori bai, baina bide luzca dago ibiltzeko. Dena den, egia da leku batetik bestera egoera aldatzen dela. Ezin da konparatu Tafallan, adibidez, euskarak daukan presentzia (nahiz eta handia ez izan) Faltzes, Azkoien edota Mirandan daukanarekin.
Esan dudanez, lotsa baztertu behar dugu eta euskaldunok, norberak bere mailan, bere posibilitateen arabera, euskara kalera atera behar dugu.
Ez gara hain gutxi. Gertatzen dena askotan euskaldunak nor diren ez dakigula eta erdaraz hitz egiten dugula. Badaude pertsona asko euskara maila nahikoa izaten dutenak baina inoiz hitz egiten ez dutenak. Hau da gainditu behar dugun bekatu handiena. Bestea, etortzekoa dena, etorriko da.
Zerbait esan nahi diezu beste euskaldunek? Eta erdaldunei?
Euskaldunei…nabaritu egin. Zarata (euskalduna) egin. Erdaldunak lagundu, informatu, azaldu.
Erdaldunei…entzun, saiatu, aurriritziak kendu, pausoa eman edo, behintzat, pausoa ematen utzi.
La Voz de la Merindad
domingo, 30 de agosto de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario