Atzera bota du. Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak ez du onartu euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu dute, eta haien aldeko botoa baino ez du jaso. UPNk, PSNk eta PPk, berriz, aurkako boza eman dute.
Sozialisten jarrerak, hain zuzen ere, NaBaiko parlamentari Nekane Perezen haserrea piztu du. «Zergatik aldatu zarete zuritik beltzera?», galdetu dio PSNko parlamentari Pedro Rasconi. Izan ere, orain atzera bota dutena onartu egin zuten sozialistek 2009. urteko otsailean. Duela hiru urte, euskarazko hedabideekin lankidetza hitzarmena sina zezan eskatu zion Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari. Sozialisten babesa jaso zuen mozio hark. Eskaera bera egin du NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak orain aurkeztu duten testuak, baina PSNk ez du harekin bat egin.
Rascon sozialistak argi eta garbi erran du: «Aurrekontuak eginda daude jada. Ezin gara berriz kontuak egiten hasi». Kontu horietan, hain zuzen ere, euro bakar bat ere ez da aurreikusten euskarazko hedabideentzat Nafarroan 2012. urterako.
Canal6, Canal4 eta Popular Television telebista kateek, berriz, ia 2,5 milioi euroko laguntza jasoko dute. Diru sail hori bertze modu batera banatzeko eskatu zuen berriki Topaguneko arduradun Oskar Zapatak Nafarroako Parlamentuan bertan, euskarazko hedabideek 650.000 euroko laguntza jasotzeko aukera izan zezaten.
Proposamen hari ezezko borobila eman zioten UPNk, PSNk eta PPk. Eta NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztutako mozioaren harira egindako eztabaidan jarrera horri eutsi diote hiru alderdi horiek.
Euskararen legeak berak jasotzen duena betetzeko bertzerik ez du eskatzen mozioak, aurkeztu duten alderdiek nabarmendu dutenez. Zehazki, lege horren 27. artikulua. Haren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio hedabideak diruz eta baliabidez hornitzea euskara erabil dezaten. Mozioan, gainera, 2009. urteko akordioa ekarri dute gogora, eta parlamentuak orduan egindako eskaera berretsi; hau da, euskarazko hedabideekin lankidetza hitzarmen bat sinatzeko eskatu dio gobernuari, hedabide horien egoera egonkortzeko.
Mozioak eskaera hori jaso du. Baina Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak ez dio babesik eman. Egoera kezkagarritzat jo dute testua aurkeztu duten taldeek. UPNko eta PSNko agintarien erantzukizunari egin dio so, zuzenean, NaBaiko Nekane Perezek: «Euskara ito nahi duzue, baina ez duzue lortuko. Euskarazko hedabideek babesa eskatu ziguten aurrera egiteko, eta guk emango diegu. Gu ez gara zuen konplize izanen. Argi izan behar duzue zer egiten ari zareten. Euskara hiltzen saiatzen ari zarete. Euskarazko hedabideak laguntzea gure lana da; gure ardura da», erran du.
Bilduko Aitziber Sarasolak berretsi du Nafarroako Gobernua ez dela ari legea betetzen eta, ondorioz, herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ari dela. «Herritarren eskubidea baita euskarazko hedabideak izatea». Hizkuntza gutxituek aurrera egin dezaten ikusezin dena ikusgarri bilakatu behar dela erran du Sarasolak, eta Topaguneko Oskar Zapatak Nafarroako Parlamentuan bertan erabilitako hitzak ekarri ditu gogora: «Hizkuntzaren ekologiaz mintzatu zitzaigun. Hizkuntzak, basoak bezala, zaindu egin behar baitira. Hizkuntzek habitata, elikadura eta babesa behar dituzte», azpimarratu du.
Elikadurarik eta babesik gabe, diru laguntzarik gabe, hain zuzen ere, Nafarroako euskarazko hedabideen etorkizuna kolokan dela nabarmendu du Ezkerra koalizioko Marisa de Simonek. «Murrizketek nabarmen eraginen diete, euro bakar bat ere ez baitute jasoko. Egoera horretan ezin izanen dute haien funtzioa bete». Euskararen Legea betetzeko eskatu, eta lankidetza hitzarmenaren alde egin du koalizioko ordezkariak.
Bertzelakoa da, ordea, UPNk, PPk eta PSNk euskarazko hedabideen orainari eta etorkizunari buruz egiten duten irakurketa. Agerian gelditu da Hezkuntza Batzordeko kideen arteko eztabaidan. Krisi ekonomikoaren aitzakia mahai gainean jarri dute, bertze behin. Ez hori bakarrik. Hedabideen esparruan gertatzen ari diren aldaketak azpimarratu ditu, adibidez, UPNko parlamentari Ramon Casadok, eta, ondorioz, zalantzan jarri du hedabideentzako diru laguntzak egokiak ote diren: «Legearen arabera, laguntzen helburua da euskara sustatzea, ez, ordea, enpresei eustea». Komunikatzeko moduak aldatu direla erran du Casadok, gero eta aldizkari gutxiago erosten dela, eta egoera horrekin lotu du laguntzen murrizketa. Nafarroako Gobernuak baliabide materialak erosteko saila aurreikusi duela gaineratu du. Casadok argi du legea betetzen ari dela administrazioa. «Dena emanen bagenizue ere, ez zenukete nahikoa izanen», erran die mozioa aurkeztu duten alderdiei.
Legeak hedabide guztiak aipatzen dituela gogoratu die alderdi horiei PSNko Rasconek. «Zuek euskarazkoak bertzerik ez dituzue aipatzen, eta horrek susmoak pizten ditu». Kezka bera agertu du PPko Amaia Zarranzek. Aurrekontuetan, euskarazko hedabideak dira sailik gabe gelditu direnak.

BERRIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario