martes, 23 de julio de 2013

TAFALLAKO JAIETAN ERE EUSKARAZ


Gutako askoren buruan abuztua dago, lana alde batera utzi eta jaiez gozatzeko aukera ezin hobea dagoelako. Oso urrun joan gabe Tafallan abuztuaren 14tik 20a bitartean jai giro aparta izango dugu eta zer ikusi, nora joan, zertan parte hartu beti planifikatu ezin bada ere, jaien osagaietako bat inprobisazioa izaten baita, ongi dago zer aurkitu dezakegun jakitea. Horretarako eta euskaldunok giro aproposa aurkitzeko euskara batzordeak honako hau bildu du gure zentzumenen gozamenerako. ABUZTUAK 20, ASTEARTEA

12:00 Tafalla Kantuz ekimena Baigorri elkartetik abiatuko da.
14:30 Tafalla Kantuz ekimenaren bazkaria Ikastolako barrakan
18:30 Tafalla Kantuz Tafallako kaleetan barna

20:00 F. Navarra plazan Patxi Perez eta Konpainia taldearen emanaldia.

Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan bezala (http://ehkantuz.blogspot.com.es/2013/01/donostia-kantuz-10-urte-zorionak-eta.html) kantuaren inguruan adin guztietako jendea biltzen duen ekimena izan nahi du honek. Donostia, Iruñea, Barañain, Lizarra, Baiona, .. dira ekimen hau duela hainbat urte abian jarri duten hiriak eta herriak. KANTUZ ekimena euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia da eta esan bahar da bultzatzaile eta sustatzaile nagusia jendea bera dela, bere ahotsarekin, bere gogoekin.

Eguerdian eta bazkaldu ondoren, jendea biltzen den kale eta plazetan ibiliko da Tafalla Kantuz ekimena. Jendeak kanta dezan errazteko, paperak banatuko dira abestien hitzekin eta zuzendaria egongo da, inor galduta sentitzen bada, taldera erakartzeko. Euskaraz mintzatu eta abestu nahi duten guztiei irekita dago. Bakarrik, lagun edo familia osoarekin… denok gonbidatuta gaude!.

Honekin batera eta egun berean, arratsaldeko 20:00etan, PATXI PEREZ ETA KONPAINIA aurkituko dugu. Herri askotako plazak betetzen dituen ekimena da. Patxi PEREZ dantzariaren inguruan moldatua, musika herrikoi talde honek helburutzat dauka dantza eta musika festara ekartzea. Publikoarekiko harremana ezinbestekoa da. Dantza pistaren gainean egiten da, bertan Patxik, urratsez urrats jendea gidatu eta dantzan arrarazten duenean. 

Fandango eta jautziekin batera, mazurka, bourrée eta scottish-ak nahasten dira musikari, dantzari eta publikoaren arteko elkartze benetakoa eta aktiboa.
Euskal dantza tradizionala eta beste herrietakoaren arteko elkartzea. Eszenatokian musikariak eta jendearen artean dantzaria. 

No hay comentarios: