viernes, 24 de febrero de 2012

MIRANDA ARGAKO "ERDIALDE" EUSKARAZKO IDAZLAN LABURREN 5. LEHIAKETAREN ARAUAK

Arauak:

1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.

2. Idazlanaren ezaugarriak: gai librea; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia.

3. Mailak:

- Gazteak multzo hauetan banatuak:

· D ereduko zein ikastoletako ikasleak

· Beste ereduetako ikasleak

· 6-10 urteko ikasleak

· 11-14 urteko ikasleak

- Helduak (15 urte baino gehiagokoak)

Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.

4. Lanak aurkezteko epea: 2012ko Apirilaren 30a arte.

Gutunez aukeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da: Euskararen Lagunak, Tirujon kalea 19-B, 31253 Miranda Arga, Nafarroa. Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.

Mezu elektronikoz aukeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara: erdialde.euskararenlagunak@gmail.com

Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (gazte mailan aurkeztukoetan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da artxibo erantsi batean

Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.

5. Sariak. Maila bakoitzean gutxienez 3 sari izanen dira. Laster jakinaraziko dira gure web gunean.

6. Sariak 2012ko maiatzaren 26an banatuko dira, Miranda Argan izanen den “Euskararen eguna” ospakizunean. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.

7. “Euskararen Lagunak” elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.

8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.

Informazio gehiago: http://euskararenlagunak.wordpress.com/

No hay comentarios: