Nafarroako Bertsozale Elkarteak martxan jarri duen Bardoak 2012, Nafarroako taldekako bertso ekimena abian da jada. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bi urtetik behin ospatzeko erabakiaren ondorioz sortutako ekimen berri honen helburua "hain lehiakorra ez den txapelketa" aurrera eramatea izan da. Hala, txapelketa ostiral honetan, martxoaren 3an hastekoa bazen ere, "ordutegi arazoak izan direla eta", lehen saioa joan zen urtarrilaren 27an ospatu zen, Etxarrin. Ostiralean ospatuko diren gainerako hiru saioak Iruritan, Donezteben eta Lesakan eskainiko dira. Finala martxoaren 31an ospatuko da, Leitzan.
Bardoak 2012-n 17 taldek hartuko dute parte, 99 parte hartzailerekin. Guztira, 51 izango dira plazaratuko diren bertsolariak, "inoizko kopururik handiena". Guztira 24 saio eskainiko dira txapelketa berriaren baitan, hiru fasetan banatuta: lehenengo fasean hiru taldeko bost multzo eta seigarren bat bikoa arituko dira, multzo bakoitzeko irabazlea bigarren fasera igaroko delarik; bigarren fase honetan, hiruko multzotan bina saio egingo dituzte, martxoaren 2tik 18ra; eta azkenik, hiru talde igaroko dira martxoaren 31ko finalera. Talde bakoitzak gutxienez bost partaide edukiko ditu: hiru bertsolari, gai jartzaile eta aurkezlea eta taldeko ordezkaria. Bestelako laguntzaileek ere parte hartuko dute. Bestalde, talde bakoi-tza eskualde edo inguru bereko kideekin osatu da. Nafarroako Bertsozale Elkartetik adierazi dutenez, "elkarte giroko saioak izango dira: kalitatezkoak, hurbilak eta berritzaileak".

No hay comentarios:
Publicar un comentario