Ana García Munarriz dut izena eta berrogeita hamaika urte ditut. Larragan jaio eta bertan bizi naiz. Larragan Ana Borraskas esaten didate, aitaren familiako ezizena.
Zein da zure lanbidea?
Helduen euskara irakaslea naiz. Merindadeko hainbat herritan lan egitea egokitu zait (Larragan, Azkoienen, Berbintzanan...) baina azkeneko urteetan Tafallan nago.
Hori izan da zure lanbide bakarra?
Bai, euskara ikasi eta berehala klaseak ematen hasi nintzen, 1981 ean gutxi gorabehera.
Noiz hasi zinen euskara ikasten?
Hemezortzi edo hemeretzi urterekin hasiko nintzen. Larragako sendagileari esan genion irakasteko, herriko euskaldun bakarra zelako, Etxarrikoa. Larragako hamabi bat izango ginen, Leringo hiru eta Mirandako bat. Ondoren Lizarra Ikastolako Leitzako irakasle batekin jarraitu genuen. Oderitzera ere joaten ginen Jota Jota apaizarekin. Lazkaon ere bi ikastaro trinko egin nituen eta ondoren Euskal Herriko herri euskaldunetara joaten ginen ezagutzera eta euskara praktikatzera.
Zergatik hasi zineten euskara ikasten?
Ikasi nahi eta behar nuelako, gure hizkuntza da eta. Gainera nire aitona euskalduna zen, Ollogoiengoa, Lizarra aldekoa. Pentsa ezazu, XIX. mende bukaeran oraindik euskaldun zaharrak zeuden bailara horretan. Larragara bizitzera etorri zen eta nire ama zenak beti esaten zuen Mi padre era vasco. Txiki Txikitatik giro hori genuen etxean eta gaztetan konturatu nintzen gure hizkuntza zela eta ikasi behar nuela.
Hasiera batetik AEKn zaude?
Hasi nintzenean ez zen AEK. Gau eskolak ziren, besterik gabe. Larragakoan hasi nintzen. Euskara ikasten jarraitzen nuen, eta aldi berean, irakasten. Laster AEK sortu zen eta laguntza handia izan zen klaseak prestatu eta emateko: metodologia berria, materiala, ikastaroak, e.a.
Nola joan da aldatzen matrikulazioa urte hauetan?
Lehen herrietan talde gehiago zegoen, baina neurri handi batean irakasle falta dagoelako. Guk kanpaina egiten dugu jendea hona etortzeko; dena den, herrietan klaseak emateko irakasleak egongo balira taldeak aterako lirateke. A ereduan jende asko dago, baina ez dute ikasten eta hortik ikasle asko etortzen zaizkigu.
Zergatik ez dago irakasle gehiago?
Arazo handiena da talde gehienak ordutegi beretsuan ateratzen direla, gauean, zortziak aldera eta ondorioz, irakasleek ezin dute talde asko hartu; beraz, zaila da horretaz bizitzea.
Zer moduz matrikula Tafallan?
Ongi oro har, azkeneko urteetan berrogeita hamar ikasle inguru ditugu. Dena dela, kontuan hartu behar da batzuetan ehun eta hogeita hamar ikasle izan ditugula, baina hogeita hamar ere bai.
Hori zergatik?
Ba, adibidez, nabari izan dugu lehen jende gehiago apuntatzen zela puntuak lortzeko, lana errazago aurkitzeko; baina gobernuaren politikarekin horrek behera egin du. Esan behar da ere ikasle batzuk kanpoan geratu direla, taldea osatu ez delako maila edota ordutegia direla kausa. Gainera jendeak gero eta gauza gehiago egiten du eta bere denbora nahi du. Jakina, eta euskara nahiz eta edozein hizkuntza ikasteak ordu asko eskatzen du, oso zaila da astean bitan bakarrik klasera joanez gero menperatzea.
Eta zu zer moduz urte hauetan?
Ni gustura. Niri irakastea gustatzen zait. Gero AEKn gauza asko egin behar dira eta militantzia behar da, baina ondo.
Zer moduz Nafarroako Gobernuarekin?
Ba, azkeneko urteetan laguntza igo ordez, jaitsi egin du eta hori nabari da. Hau dela eta, laster kanpaina berezia egingo dugu. Hala ere, esan behar da jendearen laguntza ere jasotzen dugula. Korrika dela, Jaiak Musutruk zozketa dela, eta abar.
Nola ikusten duzu euskara merindadean?
Poliki-poliki, baina aurrera doa. Niri gustatuko litzaidake hobeki joatea, baina tira. Aldeko giroa ikusten dut. Adibidez datorren urtean seguru aski Larragan gazte talde bat aterako da ikasteko; denak A ereduan ibilitakoak.
La Voz de la Merindad

No hay comentarios:
Publicar un comentario