Lehen saioa zuen atzokoa txapelketan, eta ez zuen hutsik egin. Julio Soto zuzenean sailkatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera, Etxarri Aranazko saioan nagusitu eta gero. 421 puntu lortu zituen iazko txapeldunordeak. Bigarrenak, Estitxu Arozenak, 397 eskuratu zituen, eta, 392, berriz, Oskar Estanga hirugarren sailkatuak. Laugarren Xabier Terreros gelditu zen (390,5 puntu), bosgarren Ander Fuentes Itturri (370,5), eta, seigarren, berriz, Saioa Alkaiza (336).
«Kontent nago; gustura aritu naiz, batez ere kartzelako gaian», azaldu zuen Sotok saioa amaitu eta gero. Estanga eta Arozena ere ongi ikusi zituen, bai eta Terreros ere. Finalerako, bere maila ematea espero duela gaineratu zuen. Iaz txapeldunorde izan zen, eta, aurten ere, toki horrekin konformatzen dela erran zuen; txapela da sari nagusia, baina harengana hurbiltzearekin nahikoa duela.
17:30ean hasi zen atzoko Etxarri Aranazko saioa. Kultur Etxea bete zuten zaleek, eta txalo zaparrada galanta jo zieten aritu ziren sei bertsolariei, oholtzara igo zirenean. Atzoko bigarren txalo zaparrada, hala ere, bertan ez zen bertsolari batentzat izan zen, Juan Perurenarentzat alegia (Goizueta, Nafarroa, 1930). Atzo hil zen goizuetarra, eta gaur eginen dute, 16:00etan, haren aldeko hileta elizkizuna, Arizkungo elizan.
Goizuetan jaio, baina Baztanen bizi zen bertsolaria, han ezkondu baitzen. 1960an bigarren gelditu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketan, Andres Narbarte Xalto-ren atzetik; Euskal Herrikoan ere aritu zen, urte berean. 2006an, Perurenak jarri zion Nafarroako txapela Xabier Silveirari. «Bertsolari umil eta alaia zen», erran zuen Manolo Arozena bertsolariak, atzo, Euskadi Irratian, zendutako lagunari buruz.
Epel samar hasi zuen atzoko saioa Julio Sotok, baina kanporaketak aurrera egin ahala, berotuz joan zen, gozatuz. Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso kantatu behar izan zituzten bertsolariek lehen ariketan. Bigarrenean zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso bota zituzten, eta, hamarreko txikian, berriz, hirugarren ariketan, binaka ofizioka bertze hiruna bertso.
Aurreneko hiru ariketa horietan jada Soto, Estanga eta Arozena nabarmendu ziren. Aldea, hala ere, kartzelako lanak ezarri zuen. Bi punturi erantzun behar izan zioten, lehendabizi, zortziko txikian, eta, ondoren, bina bertso osatu, gaia emanda, nahi zuten neurrian eta doinuarekin.
Medikuen tokian jarri zituen bertsolariak Alaitz Rekondo gai-jartzaileak. «Medikua zara, eta zure gaixoaren emaitzak ailegatu zaizkizu». Sei bertsolarietatik lauk minbiziaren inguruan egin zituzten haien bertsoak. Tartean Sotok. Zaleak hunkitu zituen bertsolariak gaixoari hilzorian dela erran behar dion medikuaren rola bete zuenean.
Bi orduko saioaren ondotik, epaileek hartu zuten hitza, eta, erran bezala, Julio Soto jarri zuten zerrendaren goiko aldean. Bera izan da aurrena sailkatzen Lesakan martxoaren 20an eginen duten finalean. Gainontzekoak falta diren hurrengo bi finalaurrekoetan erabakiko dira. Hilaren 27an Iruritan eginen dute hurrengoa, eta, Etxarri Aranatzen bezala, bertsolari bat sailkatuko da finalerako zuzenean; eta bertze bat martxoaren 7ko azken finalaurrekoan. Finalean ariko diren gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Finalerako sarrerak salgai dira jada Interneten, www.bertsosarrerak.eu helbidean.
Edurne Elizondo, Berrian

No hay comentarios:
Publicar un comentario