martes, 19 de enero de 2010

NOR ETA....AMAIA JAURRIETA ANSORENA

Aurkezpena:
Amaia Jaurrieta Ansorena. 39 urte. Kaparroson jaioa eta Kaparroson bizi dena. Langabetua.
Zergatik erabaki zenuen euskara ikastea?
Euskararekiko maitasuna txikitatik datorkit. Nire amona euskaldun jaio zen (Azkaratetik dator bere familia), baina denbora haietan euskara asko galdu zen eta berak ere galdu zuen. Nahiz eta oso gutxi jakin, beti gogoratzen dut bere hizkuntzarekiko maitasun hura eta nire buruari esan nion euskara ikasi behar nuela. Saiatu naiz urte askotan; ez dut bukatu baina nahikoa ulertzen dut.
Noiz hasi zinen ikasten?
Hamalau edo hamabost urterekin hasi nintzen. Kaparroson bertan talde bat sortu zen. Gure irakaslea Tafallako Patxi Azkarate zen.
Zein tokitan ikasi duzu?
Herrian, esan bezala, Lekeitioko AEKko barnetegi batean eta Iruñean.
Kaparroson praktikatzeko aukerarik ba al duzu?
Oso gutxi; normalean nire alaba handiarekin hitz egiten dut eta lagun batekin.
Eta herritik kanpo ere erabili ohi duzu?
Batzuetan bai, aukera sortzen zaidanean.
Euskaldun asko al dago zure herrian?
Ez asko, lagun bat eta ikastolara doazen neskak (nire alaba, nire ilobak eta beste bi).
Nola ikusten duzu euskara Kaparroson eta merindadean?
Kaparroson euskara ezezagun bat da; dena den, duela gutxi hasi dira herriko eskolan euskarazko klaseak ematen eta espero dut aurrera joatea. Merindadean ez dut egoera ezagutzen; baina Tafallan, adibidez, uste dut nahiko ongi dagoela.
Zerbait esan nahi diezu beste euskaldunei? eta erdaldunei?
Euskaldunei, euskara inoiz ez galtzea; eta erdaldunei, euskara ikastera animatu edo behintzat errespetatzera.
Zaki Iriso (La Voz de la Merindad)

No hay comentarios: