Bere 15. edizioarentzat, Euskal Herria Zuzenean festibalak programazio aberatsa eskainiko du uztailaren 2tik 4a arte. Euskal artistak ere hor izanen dira, Mikel Urdangarinetik Berri Txarrak-era. Mister Saguak taldearen itzulera ahantzi gabe.
Heletan iraganen den bigarren edizioarentzat, aurten 15 urte ospatuko dituen Euskal Herria Zuzenean festibalak biziki programazio erakargarria apailatu du.
Aurten ikusten ahalko diren nazioarteko talde garrantzitsuenen artean :
- Rachid Taha
- Izia
- Alpha Blondy
- 2 Many DJ's
Hala ere, urte guziz bezala, euskal talde andana bat ikusteko aukera izanen da, horien artean :
Berri Txarrak : euskal musika esparruko ezinbesteko talde honek poparen gozotasuna, metalaren indarra, hardcorearen amorrua eta punk-rockaren bizitasuna bikain uztartzen ditu.
Mikel Urdangarin : bizkaitarrak lehen aldiz parte hartuko du festibalean. "Zubia" deitu disko berria aurkeztuko digu, diskoz-disko azkartzen duen zubia hain zuzen.
Zea Mays : 1997an osatu zenetik, Zea Mays taldea beti gogo berarekin dabil Euskal Herriko bideetan gaindi. Aiora Renteriaren ahots indartsua lagun, festibaleko une azkarrenetarik bat eskaini behar liguke.
Gose : bere elektro eta triki nahasketarekin, Gose taldeak trikiaren kultura irauli du. Heletan, 2009an argitaratu "Gose III" hirugarren diskoa aurkeztuko digute.
Mister Saguak : Mister Saguak 80. hamarkada bukaeran osatu Lapurdiko hard rock talde bat da. Talde ikusgarri hau berriz osatzen da ikusle guzien atseginerako. Aurtengo festibalean huts egin behar ez den kontzertuetarik bat, zalantzarik gabe !

Kontzertuen inguruan, animazio anitz antolatuak dira belaunaldi guzientzat (antzerkia, dantza, bideoa, ikastaldiak, zikiroa, pilota partida...).
Horrela, euskal rockaren historiari buruzko Eriz Zapirainen Salda Badago dokumentala uztailaren 3an erakusgai izanen da Erregelu zinegelan. Ondotik, eztabaida izanen da Hertzainak taldeko sortzailea izan zen Josu Zabala eta Eriz Zapirain egilearekin.
eke.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario