Madril eta Iruñea artean pasatzen ditu egunak Uxue Barkosek (Iruñea, 1964). Nafarroan gobernu aldaketa egon dadin «ezinbestekotzat» jotzen du alderdi sozialistak abertzaleekin bat egitea. 2007an ez bezala, helburu horretara iristeko aukerak mahai gainean daudela uste du.
Bai, hala da. Azken hilabeteetan ez da ezer aldatu, eta egoera ez da baretu. Oraindik ere gehiengo absolutua du gobernuak, eta horrek esan nahi du neurri legegileak edo aurrekontuak egiteko orduan ia ezinezkoa izango dela ezer uztea oposizioaren esku. Baina, aldi berean, horrek beharrezkoago egiten du oposizioaren kontrol lana. Badakigu ez dela erraza, baina oposizio guztiak bat egin behar du horretan.
Ez. Eta horiek areagotu egingo direla uste dut, gainera. Geroa Baik tinko defendatu du beti arrisku horren aurrean erne egon behar dugula, eta batez ere Euskal Herrian, Euskal Herri osoan, gure tresna politikoak sakabanatzen ari direlako. Krisialdi ekonomikoa oso jokaleku erraza da haientzat halako neurriak aurrera eramateko. Horregatik da oso garrantzitsua da kontrol lana, eta ez bakarrik Kongresuan. Gure gizarteak izan behar du neurri horien berri, herritarrek sala ditzaten eta har ditzaten horiei erantzuteko beharrezkoak diren erabakiak. Euskal Herrian erne egon behar dugu orain, eta horren kontra erabili behar ditugu hemen dauzkagun tresnak.
Ez. Nafarroan, UPNk ez du autogobernuaren defentsa tinkoa egiten. Nafarroako Parlamentuak hartutako erabakien kontra PPk Auzitegi Konstituzionalera jotzen du, eta Nafarroako Gobernuak ez du ezer erantzuten. Ez du gure autogobernuaren benetako defentsa egiten. EAEn, berriz, gobernuak eta oposizioak tinko defendatzen dute. Nafarroako kasua eta EAEkoa ez dira berdinak. Hego Euskal Herrian arazo sakon bat daukagu horrekin. Horregatik diot Nafarroan ere oposizioa osatzen dugunok lan zorrotza egin behar dugula alor horretan.
Datorren urtean egin beharko da berrikuspena, baina egungo garaia ez da batere egokia eguneratzea gurera ekartzeko. Horregatik, gure anbizio politikoak izan behar du inoiz baino handiagoa, inoiz baino sakonagoa eta inoiz baino borrokalariagoa. Ausartago erantzun behar diegu gobernuaren asmo zentralizatzaileei.
Denok dakigu UPN eta PPren arteko harremanak estu-estuak direla, interes politiko berberak dituztelako. Guk ez dugu konfiantzarik UPNrengan, eta horregatik diogu gainean egongo garela negoziazio horietan.
Momentu honetan kide berriak bilatu behar direla esan nahi dut. Ausartak izan behar dugula politikoki eta ekonomikoki. Badakit ez dela batere erraza izango, krisialdi ekonomikoak ez duelako laguntzen. Baina ongizate estatua mantendu nahi dugunok argi izan behar dugu finantzaketa iturri berriak bilatu behar ditugula. Elkartasunean oinarritutako zerga sistema berria beharrezkoa dela. Eta ausartak izan behar dugula estatuak eta Europako estatu botereek inposatzen duten defizitaren neurriei aurre egiteko
EAJk bideratu eta zuzenduko du kontzertu ekonomikoaren eguneratzea EAEn. Bere jarrera gehiengo abertzalearen babesa dauka eta, beraz, normala iruditzen zait euskal abertzale ez direnei Ortuzarrek mezu hori egitea. Hemen, Nafarroan, alderdi sozialistak erabaki bat hartu beharko du. Bere boto-emaileek esaten dutenaren kontra aritu baita. Eta gizartea, oro har, aldaketaren alde ari da egiten. PSNk badaki hori, eta joera hori aintzat hartzen ez badu, jokoz kanpo geratuko da.
Gizarteak behar dituen erantzunen bila joko dugu. PSNri eta Bilduri esan nahi diet gizarte honek aldaketa nahi duela eta hori egiteko aldaketaren alde gauden guztion beharra dagoela. Guztiok egon behar dugula hor: Geroa Baik, Bilduk eta alderdi sozialistak. Gero, ikusiko dugu nola. Ikusiko dugu gizarteak zer-nolako erabakiak hartzen dituen aldaketarako agente horien konposaketa erabakitzen. Baina behartuta gaude gizarteari baiezkoa ematen. PSN eta Bilduren artean dagoen lehia ez da gizarteak behar duen erantzun politikoa eta interes orokorrak defendatzeko tresna. Gure artean aldeak daude, batzuk sakonak, baina behartuta gaude ados jartzera. Politikak izan behar du erantzuteko tresna bat eta ez arazoaren arrazoia.
Gizarteak erabakitzen ditu lidergoak. Nafarroan aldaketa nork zuzenduko duen gizarteak erabakiko du, eta ez beste inork.
Ez. Egia da epaileak juridikoki eta politikoki aske utzi dituela Barcina eta gainontzeko inputatuak. Baina hori hala izanik ere, gizartearen epaia jaso dute. Gizartearen gehiengoa argi agertu da horren kontra, eta horrek eragin politikoa izango du.
Bai, baina, hala ere, prozesua aurrera doa, nahiz eta euskal gizarteak nahi baino polikiago izan. Egia da Rajoyren gobernuak ez duela fitxarik mugitu nahi. Hala ere, sinetsita nago datozen hilabeteotan, hasi berri den urte politikoan mugimenduak egongo direla. Eta horrek mugiaraz dezake gobernua. Zertan? Ikusiko dugu. Lehenengo mugimenduak eman beharko dira hemen.
Berri ona da. Ez ditut zehatz ezagutzen hasitako lan horiek, baina badut haien berri. Hala ere, gai hauetan egin bai, baina gutxi hitz egin behar da. Hobe da egiten ari direnei egiten uztea eta ezer gehiago ez esatea.
Argi eta garbi esan behar dut inork ez ziola proposatu Geroa Bairi batzeko. Guretzat harritzekoa izan zen hori. Abertzaleok elkarrekin egin behar dugu lan, nahiz eta beste zenbait gaitan ezberdintasunak izan.
Bai, bai, planteatu nien [ERC] Esquerrako diputatuei eta esan zidaten presaka prestatu zutela... Gisa horretako azalpen bat eman zidaten. Dena den, horrek ez dauka garrantzi handirik. Baina harrituta geratu ginen. Nolanahi ere, Geroa Bain argi daukagu gure jarrera zein den eta gizarteak ezagutzen du. Nik uste dut gai hauetan alderdikeriak alde batera utzi behar direla.
Sanferminetan ikurrinarekin gertatu zena deitoratu zenuen. Zer esan nahi zenuen hitz horrekin?
Erantzun zoragarria izan zen. Baina, gure ustez, taktikoki ez zen oso azkarra izan. Hamabiak minutu bat gutxira arte hor mantentzeak eragin zuen txupinazoa atzeratzea. Eta UPNk oxigenoa hartu zuen. Urte politikoaren hasieran ikusi ditugu ondorioak: UPNk udalean aurkeztu duen lehen egitasmoa izan da gertakari horren kontrako mozio bat.
Jokin Sagarzazu (Berrian)
No hay comentarios:
Publicar un comentario