miércoles, 15 de junio de 2011

AHT-AREN IZENA ALDATZEKO ALDARRIKAPENA

AHTaren izena aldatzea aldarrikatzen dut. Nire ustez, dagokion izena GHTa izan beharko litzateke.
Zergatik? G-z beterik dagoelako:


-Gezurretan oinarrituta dago; zenbaezinak dira.
-Gizarte zerbitzurako ez dago egina, eliteentzako baizik.
-Gertu dagoena urruntzen du.
-Gure mendi, baso eta soroak txikituko ditu.
-Garesti samarra da (Iruñea-Madril 100euro inguru (?))
-Gutxi erabiliko litzateke (Nafarroan bakarrik %0,6)
-Gastu izugarria da (3.000 milioi Nafarroan, 4.790 biztanleko).
-Garraiatzeko merkantziak ez du balio.
-Geltokirik gabe geratuko lirateke hainbat herritan eta eskualdetan.
-Gasolina gehiago erabiliko genuke Iruñera joateko trena hartzera.
-Galerak ekarriko ditu: bai ekonomikoak, bai sozialak.
-Geografikoki jasanezina da, pasatzen den lekutik suntsitu egiten duelako.
-Gorrotoa sortzen du igarotzen den tokietan.
-Gogaitzen du fauna.
-Gorrarena egiten dute gizartearen iritziaren aurrean.
-Galarazten dizkigute herri galdeketak.
-Guztion artean ordainduko dugu, guztiok ez erabili arren…
Hori bai, badago G bat positiboa:
-Garai berria ireki da udaletxeetan eta jendearen artean. Beraz, azken G-a:
Geldituko dugu!!

Pedro Leralta, Berrian

No hay comentarios: