Horrela, urtero, Euskal kultur erakundeak proposaturik, bertsulari batek Baionako besteei hasiera ematen die. Aurten, Ximun Cazaubon bertsulari gazteak kantatuko du Herriko Etxeko balkoinetik uztailaren 28an 22:00ak aitzin.
Bestalde, bestetan zehar, kontzertu sail bat antolatua da Baionako toki "atipiko" batzuetan.
Ondoren, euskal kantu tradizionalak eta garaikideak nagusi izanen dira Maddi Oihenart eta Julie Läderach-ekin, uztailaren 31n, larunbatez arratsaldeko 5etan, Protestanteen Elizan. Ziklo horren azken kontzertuan bi euskal koru entzuteko parada izanen da : Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith. Hitzordua abuztuaren 1ean arratsaldeko 5etatik goiti, Baionako Sinagogan.
Bestalde, aipatzekoa da kontzertu atipiko horietaz bestalde, "Kantaldia Bestetan" deitu euskal kantuaren eta musikaren inguruko kontzertu handi bat antolatua dela Bostgehio, Herri Soinu taldea eta Otxalde taldeekin. Kontzertu hori uztailaren 30ean iraganen da, arratseko 8etan Errepublika Plazan.
Baina euskal kulturak beste oihartzunik ukanen du ere Baionako Bestetan. Hala nola, Jacques Portes plazan antolatu Karrikaldiko dantza eta kantu tradizionaletan edota Euskal Museoan antolatu ohiko musikaren inguruko Musikaldian, adibidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario