Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak antolatuta, euskarazko irakaskuntzaren aldeko festa egingo da hilaren 22an Larragan. "Hinkuntza exodoarekin" amaitzeko eskatuko dute bertan bildutakoek. "Ikasle ugarik pairatzen dute exodoa, egunero euren herritik kanpo dauden eskoletara joan behar baitira euskaraz ikasi eta bizi ahal izateko", salatu dute elkarteko kideek.
Sortzen-Ikasbatuazen arabera, 1.400 umek baino gehiagok egiten dituzte joan-etorriak, bataz beste 20 kilometro egunean. Kilometro hauen guztien kostea 751.812 eurokoa da, "bataz beste 540 eurotik gora ume bakoitzeko, soilik gasolinan".
Elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko ume baten heriotza ekarri dute aipatu joan-etorriek, "bere herrian euskarazko irakaskuntza ez egotearen ondorioz errepidean bizia galdu zuen umearena, alegia". Egoera horren aurrean, hainbat galdera luzatu nahi izan dizkiote Jose Iribas Hezkuntza kontseilariari eta "errealitate hau mantendu dadin ahaleginak egiten dituztenei": Prest zaudete datu hauek esku artean izanik, egunero errepidean jartzen diren umeei gerta ahal zaienaren erantzule egiteko? Prest zaudete familia hauek guztiak bizi duten egoeraren erantzule izateko? Prest zaudete lege baztertzaile honek sortzen dituen ondorio guztien erantzule egiteko?
"Honengatik guztiagatik, egoera honekin amaitzeko pausuak ematea exijitzen diogu Nafar Gobernuari, euskaraz bizitzeko eskubidea herri eta auzo guztietara zabalduz, eta jendarteari eskatuz, datuak begi bistan, inoiz baino beharrezkoagoa den Hezkuntza Sistema Propioaren alde lanean aritzeko egunez egun", dio elkarteak. (ARGIA)
Ikusi apirilaren 22ko egitaraua

No hay comentarios:
Publicar un comentario