Otsailaren 2an, Zalgizen, abiatuko dira 2014ko Zuberoako maskaradak. Zalgize eta Iruri herrietako gazteak elkartu dira maskaradak prestatzeko, eta dagoeneko oinarrizko egutegia lotu dute. Otsaileko lehen igandean hasi eta maiatzaren bigarren astebururarte luzatuko dira maskaradak, guztira hamabost agerraldi egitea aurreikusita baitute.
Elkarren ondoan, Arbaila eta Basaburua eskualdeen mugan daude Iruri eta Zalgize-Doneztebe. 134 biztanle ditu Irurik eta 174 Zalgizek, beraz, 308 bien artean. Bi herrietako gazte gehienak heldu beharko diote maskaradari behar diren lan guztiak betetzeko. Egutegiari dagokionez, bi emanaldi salbu, gainontzeko data guztiak finkatu dituzte. Zalgizen abiatuko dira maskaradak eta Irurin bukatu, eta asteburuz asteburu arituko dira otsailaren 22an ezik, asteburu horretan inauteriak ospatzen baitira Atharratzen eta hori dela eta atsedena egingo dute maskaradariek. Hona hemen egutegia:
Otsailak 2, igandea: Zalgize
Otsailak 9, igandea: Atharratze
Otsailak 16, igandea: Ainharbe
Martxoak 2, igandea: Altzürükü
Martxoak 9, igandea: Eskiula
Martxoak 16, igandea: Idauze-Mendi
Martxoak 23, igandea: herria erabaki gabe oraindik.
Martxoak 30, igandea: Aloze
Apirilak 6, igandea: Hoki
Apirilak 13, igandea: Altzai
Apirilak 20, igandea: Barkoxe
Apirilak 27, igandea: Urdiñarbe
Maiatzak 4, igandea: Gamere-Zihiga
Maiatzak 10 edo 11 (data erabaki gabe oraindik): Iruri
No hay comentarios:
Publicar un comentario