jueves, 9 de enero de 2014

AUZITEGI GORENAK DIO EUSKALERRIA IRRATIA LIZENTZIARIK GABE UZTEKO PROZESUA IRREGULARRA IZAN ZELA

Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu. Baimenak Net21-ri eta Radio Universidad de Navarrari eman zizkien irrati lizentzia esleipena baliogabetu egin du. Beraz, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du; Nafarroako Gobernuaren eta Opus Deiren Radio Universidad de Navarrak horren aurka aurkezturiko helegiteak atzera bota ditu; Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko prozesua irregularra izan zela berretsi du. Net21 eta Radio Universidad de Navarra ez dira lizentzien jabe.

Ebazpen honek 1998ko lizentzia banaketaren lehen fasera eramaten gaitu atzera bueltan. Eta lehen fase hartan, Euskalerria Irratia mahai teknikoak emandako puntuazioetan lehena zihoan. Atzetik zituen bai Net21 baita Radio Universidad de Navarra ere.

Izan ere, Auzitegi Gorenak Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen esleipenaren bigarren fasea baliogabetu egiten du. Epaileek bigarren fase hori irregularra izan zela ebazten duten hirugarren aldia da.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2005ean lehendabizikoz hori erabaki eta gero, Nafarroako Gobernuak 2006an bigarren fase hori errepikatu egin zuen. Balorazioa Doxa izeneko enpresa pribatu baten esku utzi zuen. Eta lizentziak berriro Net21 eta Radio Universidad de Navarrari eman zizkien.

Baina Euskalerria Irratiak hori irregularra zela salatu zuen, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak berriro arrazoia eman zion 2009an. Nafarroako Gobernuak eta Radio Universidad de Navarrak erabaki horren aurkako helegiteak aurkeztu zituzten Auzitegi Gorenaren aitzinean, eta hortik dator oraingo epaia. Horren arrazoi teknikoa: Gobernuak ezin zuela Doxa bezalako

Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandaren idurikoz, “pozteko moduko albistea da”; izan ere, “arrazoi genuela, gu lizentziarik gabe uzteko erabakia irregularra izan zela berresten du”. Nolanahi ere, ebazpena erabateko garaipena ez dela gaineratu du: “Partidua irabazten ari gara, bai, baina oraindik partidua ez da amaitu, oraindik erabateko garaipena ez dugu lortu, lizentzia ez digute oraindik eman. epai honek zein ondorio ekartzen duen ikusi beharko dugu”.

Euskalerria Irratia

No hay comentarios: