miércoles, 26 de marzo de 2014

FALTZESKO EUSKARAREN EGUNERAKO LOGOTIPO LEHIAKETA

Ekainean burutuko den Faltzesko Euskararen Egunari begira, eskutitz, kamiseta, prentsa ohar eta karteletan agertuko den eta eguneko erreferentzi irudia izango den logotipo edo ikurra eguneratu beharra dago, aurreko urteetan egin dugun bezala.

Oinarriak
1.- PARTAIDEAK: Edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, beti ere honen oinarriak errespetatuz. Ez da inolako ezaugarri edo baldintza berezirik eskatzen.
2.- PROPOSAMENA: Irudiak Faltzesko elementu adierazgarriak, Euskararen ideia edo bien konbinaketa bildu beharko ditu.
Diseinua originala eta argitaratu gabea izan behar da. Hirugarren pertsonekin, irudiaren jabetza intelektualari begira (kopiaketak etab.), egon daitezkeen arazoak egilearen ardura izango dira.
3.- KOPURUA: Partaide bakoitzak nahi aina proposamen aurkeztu ditzake.
4.-AURKEZPENA:
-Irudian ondoko esaldia agertu behar da derrigorrez: “Euskararen Eguna. Faltzes 2014” edo “Faltzesko Euskararen Eguna 2014”.
-Logotipoak 2 tinta lauetan (hau da, 2 kolore solidoetan, litsik gabe) aurkeztu behar dira. Modu berean, ez da tramaren bitartez egindako bi tinten arteko nahasketarik agertu behar, ezta gardentasunik edo degradazioak kosteak murrizteko edo ondorengo erabilpen edo aplikazioak errazteko: kamisetak, edalontziak etab.
-.eps eta .jpg formatuetan aurkeztuko dira.
-Irudiek, gutxienez 300 dpi-ko erresoluzioa izango dute.
-Proposamenarekin batera egilearen datu pertsonalak (Izena, telefonoa, helbide elektronikoa) izango dituen atxikitutako dokumentu bat bidaliko da.
5.- EPEA: Proposamenak aurkezteko epea oinarri hauen aurkezpen datatik 2014eko Apirilaren 13, igandea, eguerdiko 14:00etara izango da.
6.- PROPOSAMENEN JASOTZEA: E-mailez bidali behar dira proposamenak ondorengo helbidera: faltzeseuskaraz@yahoo.es
7.- SARIA: 100 euroko sari bakarra emango da.
8.- JABETZA INTELEKTUALA: Irudi irabazlea, iraunkorki eta bere osotasunean, antolakuntzaren eskuetan geratuko da; honek erabateko askatasuna izango du irudia modu partzial edo osoan erabiltzeko edota hura komeni zaion momentu eta moduan aldatzeko. Lehiaketa hau, hutsik geldi daiteke.

No hay comentarios: