martes, 19 de abril de 2016

"ERDIALDE" EUSKARAZKO IDAZLAN LABURREN 9 LEHIAKETA MIRANDA ARGAN

Arauak:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Idazlanaren ezaugarriak: gai librea; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia.
3. Mailak:
- Gazteak multzo hauetan banatuak:
D ereduko zein ikastoletako ikasleak
Beste ereduetako ikasleak
6-10 urteko ikasleak
11-14 urteko ikasleak
- Helduak (15 urte baino gehiagokoak)
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
Lanak aurkezteko epea: 2016ko Maiatzaren 3a arte.
Gutunez aurkeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da: Euskararen Lagunak, La Noria kalea 32, 31253 Miranda Arga, Nafarroa. Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.
Mezu elektronikoz aurkeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara: erdialde.euskararenlagunak@gmail.com
Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (gazte mailan aurkeztekotan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da erantsitako artxibo batean
Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.
5. Sariak. Maila bakoitzean gutxienez 3 sari izanen dira. Laster jakinaraziko dira gure web gunean.
6. Sariak 2016ko maiatzaren 28an banatuko dira, Miranda de Argan izanen den “Euskararen eguna”ospakizunean. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.
7. “Euskararen Lagunak” elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.
Informazio gehiago: http://euskararenlagunak.wordpress.com/


BASES:
Podrán participar todas las personas que lo deseen.
El tema será libre, la extensión máxima de 2 folios DINA4 por una cara, escritos a ordenador (letra verdana, tamaño 11) y en euskera.
Categorías:
- Infantil dividida en:
estudiantes modelo D e ikastolas
estudiantes otros modelos
estudiantes de 6 a 10 años
estudiantes de 11 a 14 años
- Adulto (más de 15 años)
Cada participante puede presentar un solo trabajo que será inédito, original y no premiado en ningún otro certamen.
Plazo de presentación: 3 de Mayo de 2016, en la dirección de Euskararen Lagunak:
C/ La Noria, nº32 - 31253 Miranda de Arga- Nafarroa, indicando en el sobre
“Certamen relato corto” o en la siguiente dirección de correo electrónico erdialde.euskararenlagunak@gmail.com
Dentro, en un sobre o en un archivo adjunto, cerrado e identificado con seudónimo, título y categoría, se incluirán los datos del participante (nombre y apellidos, domicilio completo, edad, teléfono de contacto y colegio al que pertenece en el caso de categoría infantil)
Los trabajos que no presenten los requisitos exigidos quedarán fuera de concurso.
5. Premios (a determinar) 3 premios por categoría como mínimo. Próximamente se podrán ver
en nuestra web.
6. La entrega de premios a los ganadores tendrá lugar el día 28 de mayo de 2016 en Miranda de Arga con motivo de la celebración del Día del Euskera. Se avisará con antelación a los ganadores.
7. La asociación Euskararen Lagunak, organizadora del certamen, se reserva el derecho de publicación de los relatos, éstos no se devolverán. Así como el derecho de modificación de los premios antes citados.
8. La participación en este certamen implica la aceptación sin reservas de estas bases.
Más información: http://euskararenlagunak.wordpress.com/

No hay comentarios: