1979an sortu zenetik, Baigorriko Basaizea elkartea izan da Euskal Herri barnekaldeko kultura gertakari nagusienetarik bat den "Baigorriko kulturaldia"-ren bultzatzailea. Horrela, urte guzian, Basaizea Baigorri aldeko kultura animazioan ari da, tokiko elkarte dinamikan oinarrituz eta lehentasuna emanez euskarazko edo euskal kulturarekin zerikusia duten ekimenei (dantza, antzerkia, bertsolaritza, musika...).
Beste urtetan bezala, aurtengo Baigorriko Kultur Astearen ekitaldi nagusiena, aurten apirilaren 25ean ospatuko den Nafarroaren Eguna da.
Baina hori aitzin, hainbat hitzordu interesgarri apailatu dituzte Basaizeakoek. Hala nola, Irri Gaualdia antolatu dute apirilaren 17ko Bil Etxean. Irri eginaraziko gaituztenen artean, Kike Amonariz, Asisko edota Ander Lipus izanen dira.
Musikak ere toki garrantzitsua izanen du aurtengo egitarauan : alde batetik Joseba Tapia trikitilari ospetsuak bere disko berria aurkeztuko du apirilaren 18an Irulegiko Jarapea ostatuan eta bestetik, apirilaren 24an gaualdi berezia antolatua da Kataluniako eta Euskal Herriko kantariekin.
eke.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario