martes, 25 de mayo de 2010

NOR ETA......SAIOA MUJIKA SOLTXAGA

Aurkezpena: Saioa Mujika Soltxaga (Tafalla). 22 urte.

Zer ikasten ari zara?
Zuzenbidea

Zer moduz daramatzazu ikasketak? Zaila?
Ez oso zuzen, egia esan. Ez nuke zaila denik esango baina denbora eskaini behar zaio.

Biharko egunean, karrera amaitutakoan, zein asmo duzu? Zertan lan egitea gustatuko litzaizuke?
Galdera ona.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasten duzu, nola dago euskararen presentzia?
Aurreko urteetan protestak entzuten ziren, baina aurten ez da deus aditu.

Gauzak hobeki al daude?
Nire ustez euskararen presentzia unibertsitatean horretan geratzen da, presentzia hutsean. Urteetan zehar plan ezberdinak garatu izan dituzten arren, hauek ez dute inoiz helburu izan euskaraz ikasteko eskubidea bermatzea. Gainera, momentu honetan, guztion ahoetan dagoen Bologna prozesuarekin, euskara hirugarren maila batetan geratuko da, honen aurrean protesta egiteko aukerekin batera.

Zuk euskaraz ikasten al duzu arloren bat?
Tamalez bakar bat ikasteko aukera izan nuen lehenengo mailan.

Aurten AEKn klaseak ematen ari zara, zer moduzko esperientzia izaten ari da?
Oso abesgarria izaten ari da, batez ere helduen euskalduntzea ezagutzeagatik eta lan giroa primerakoa da. Ezin aipatu gabe utzi gure ikasle jatorrak, haiena bai ahalegina.

Ikastolan ere Solaskide programa aurrera daramazu. Denbora gutxian ikaslea izatetik irakaslea izatera pasa zara ikastetxe horretan. Zer moduz?
Beno, zazpi urte ez dira hain gutxi, baina egia esan hasieran arraro samar egin zitzaidan bertan irakasle izatea. Behin nire burua horretan ikusita gustura nago.

Nola ikusten duzu euskara Tafallan?
Euskaldunak badaudela errealitate bat da, baina ez da nahiko genukeen bezain beste erabiltzen. Euskalgintzan dabiltzan eragileak saiakera egiten dute behin eta berriro baina trabak garrantzitsuak dira zentzu horretan.

Eta gazteen artean? Hitz egiten al da?
Ba egia esan ez asko, gazte askok badakigu baina euskaraz bizitzeko aukerak oso eskasak dira; aisian, instituzioetan....Egia da ere konpromiso handiagoa hartu behar dugula.

Badirudi azken boladan mugimendua dagoela eta gauzak antolatu nahi direla, ezta?
Bai, aurreko galderan erantzun dudan bezala, trabak garrantzitsuak dira, baina ahaleginak egiten ari gara, euskalgintzan dabiltzan eragile guztiak (AEK, ikastola, EHE, gazteak) elkartzen ari dira euskararen erabilera eta ezagutzaren aldeko talde bat aurrera eramateko. Lan horretan inor ez ago soberan eta ateak irekita daude hurbildu nahi duen orori.

Zer oroitzapenak dituzu ikastolatik?
Oroitzapenak? Milaka. Lagunak, Oineza, gurasoen inplikazioa, Olentzero eguneko opila.....
La Voz de la Merindad

No hay comentarios: