Espainia judiziala aurretik dabil. Ez da harritzeko moduko ezer. Horren erakusgarri, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia: bertan behera uztea Sanchezen gobernuaren neurriak, hots, Madrilgo herritarren osasuna babesteko eta pandemia hau estatuko gainerako lurraldeetara ez hedatzeko hartutakoak. Togek aurreratu egin zuten beren festa nazionalaren ospakizuna, eta, hala, birusari atea zabaldu zioten, duela zazpi mende haien aberkideek Amerikako kontinentean egina zuten bezala genozidio hura eragiteraino, Espainian urriaren 12an oroigarri dutena.
Martxelo, Vicent, hemen lagintzat hartuko ditut H. F. Dobyns historialari estatubatuarrak emandako demografia datu zenbait; hark nabarmendu zuenez, Amerikako biztanle guztien %95 Kolon hara iritsi hurrengo 130 urteetan hil ziren. Berkeley Sherburne F. Cook eta Woodrow Borah ikertzaileek, berriz, zera kalkulatu zuten Mexikorako: 1518tik 1623ra bitartean 24,5 milioi biztanle galdu zituela, garai hartan penintsulak zuen biztanleria halako bi pasa gutxiago, 1492an 10 milioi biztanle baitzituen. Ez alferrik, mexikarrek horregatik dauzkate espainolak Hernan Cortesen ondorengotzat, modu gutxiesgarrian. Alabaina, auzokoen botereguneetan kezka gutxiago eragiten du amerikarren sarraskiak «Espainiaren arerioen fede txarrak» baino, boteregune horiek tematuta baitabiltza beren iragan inperialean legitimatzen beren etorkizuneko proiektua.
Urriaren 12ari Arrazaren Egun esan izan zaio Vallejo-Nagerak bere tesiak formulatu aurretik; geroztik, Hispanitatearen Egun izendatzen da egun hori, behinola Ramiro Maeztuk nahi bezalaxe, 98ko Belaunaldiko erreferente funtsezkoetako bat zen hark. Belaunaldi hori erabakigarria izan da gaurdaino pentsamendu espainolaren osaketan: pentsaera horrek estatua birnazionalizatzeko helburua du, eta doktrina gisako proposamen bat egiten du, barne disidentziaren kontrako borrokan oinarriturik, eta Galizian, Euskal Herrian eta Katalunian sendoago edo ahulago sortzen diren naziogintza mugimenduen kontra.
Genozidio bat festa nazionaltzat daukan estatu batek arazo bat du, eta haren sostengatzaileek ere ez dirudååite oso auzoko gomendagarriak. Haien errezetak betiko berberak dira: espainoltzea, europartzea, birsortzea eta erreformak, hala bilgarri zaharretan nola bilgarri berrietan. Lehengo lepotik burua.
María Obelleiro, "Nos Diario"-ko zuzendaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario