viernes, 25 de febrero de 2011

EDURNE SAMANIEGO ETA AMAIA DOMÍNGUEZ, AURTENGO NAFARROA OINEZEKO ABESTIAREN EGILEAK

Edurne Samaniego eta Amaia Dominguez datorren urtean Tafallan ospatuko den Nafarroa Oinezeko abestiaren sortzaileak dira. Oraingoan Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi ikaslek elkarrizketa egin diete egin berri duten lan honi buruz gehiago jakiteko.

Noiz hasi zineten abestia sortzen?

Amaia: Nik jakin nuenean Nafarroa Oinez zetorrela, pentsatu nuen abesti bat egin beharko genukeela Ikastolatik, eta Ikastolako musika irakaslea naizenez, Edurneri komentatu nion eta berak berehala baietz esan zuen.

Edurne: Maiatzan hasi ginen berez egiten; oporretan utzi genuen eta irailan hartu genuen berriro. Eta orain arte.

Nondik lortu zenuten ideia?

Amaia: Hasiera batean sortu genituen melodia politak.

Edurne: Ondoren saiatu ginen denak batzen abesti batean eta hasi ginen leloa jakin gabe musika egiten eta horren arabera moldatu genuen.

Nola egin duzue? Zer erabili duzue?

Amaia: Bueno, ba, hasiera batetik musika programa bat "Finale" izenekoa erabili dugu eta horrekin partitura osoak instrumentu guztiekin.

Edurne: Bai, hori da. Ordenagailu bitartez egindako maketa da.

Zer egin zenuten lehenengo, musika edo letra?

Edurne: Musika izan zen lehenengo gauza eta musika izanda eta leloa erabakita egonda, Amaia egon zen letra egiten.

Inspiratu al zarete gustoko duzuen musika estiloan?

Edurne: Bai, hasiera batean ni bai ibili nintzen Betagarriren estiloarekin buruan eta gero beste urtetako Nafarroa Oinezetako abestiak kontuan hartuta eta musika irakasleak izanik, denen arteko nahasketa bat izan da atera zaiguna.

Amaia: Bai, beste Nafarroa Oinezetako abestien estilokoa dela esan dezakegu.

Nolako abestia da?

Edurne-Amaia: Alaia eta itsaskorra.

Zein instrumentu daude?

Amaia: Bueno, badago batería, badago baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, tronboia, trompeta, klarinetea eta txalaparta.

Nortzuk joko dute?

Edurne: Saiatu gara hemengo musikariekin ateratzen eta hemengo gurasoekin egiten.

Amaia: Klarinetean adibidez, Arturo Goldaracena; Tronboian, Juancar Aoiz; Juanan Ramirez izango da gitarrajolea; Iñaki Gil irakasleak ere baxua joko du; ikasle ohi batek, Iñaki Hurtadok, batería joko du; Txalaparta guk biok joko dugu eta azkenik, tronpeta, musika eskolako irakasle batek joko du.

Nortzuk abestuko dute?

Amaia: Bostgarren mailako ikasle batzuek eta DBH 1-2 eta 3. mailako zenbait ikaslek egingo dute leloa.

Edurne: Eta Sorkuneko abeslariak eta Kerobiako Xabik egingo dituzte ahots nagusiak.

Nola lortu zenuten aukeratuta izatea?

Edurne: Ba lehiaketa bat egon zen eta herriko hainbat taldek hartu zuten parte eta gurea aukeratu zuten.

Gustora al zaudete lortutako emai-tzarekin?

Edurne: Bai, oso gustora gaude, grabazioaren zain.

Amaia: Bai eta gainera jende guztiak hartu zuen parte eta aurrera doa.

Oihane Manrique eta Ander Labairuk egindako elkarrizketa



No hay comentarios: