martes, 9 de diciembre de 2014

IRUÑEKO KALEEK IZEN BERA DUTE HIZKUNTZA BAKARREAN EDO BITAN

Iruñeko Udalak 20.000 euroko aurrekontua zuen, aurten, Iruñeko hainbat errotulu ele bietan jartzeko, Euskararen Ordenantza betetzeko: «Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan». Iruñeko Euskalgintzarekin lotutako akordioa zen. Diru hori gastatu egin du (hein batean bederen), baina lotsarik gabe erabili du Iruñeko Euskalgintzaz farre egiteko (eta bide batez, hiritar euskaldunoz eta diruaren erabilera zuzena nahi duten hiritar guztiez).

Diru hori honela gastatu da: -‘Calle del Mercado’ plaka zaharraren ordez, ‘Calle Del Mercado kalea’ jarri du (‘Merkatuko kalea’ jarri gabe). -‘Calle Mayor’ plaka zaharraren ordez, ‘Calle Mayor kalea’ jarri du (‘Kale Nagusia’ jarri gabe). -‘Calle de Mercaderes’ plaka zaharraren ordez, ‘Calle Mercaderes kalea’ jarri du (hau onar daitekeen plaka berri bakarra da, Iruñeko itzultzaileek ‘Mercaderes’ toponimo gisa onartu baitzuten). -‘Calle / kalea Cortes de Navarra’ plakaren ordez ‘Calle Cortes de Navarra kalea’ plaka jarri du (‘kalea’ hitza tokiz aldatu du). -‘Calle / kalea Cuenca de Pamplona-Iruña’ plakaren ordez ‘Calle Cuenca de Pamplona-Iruña kalea’ plaka jarri du (‘kalea’ hitza tokiz aldatu du). -‘Calle / kalea Cendea de Iza’ plakaren ordez ‘Calle Cendea de Iza kalea’ plaka jarri du (‘kalea’ hitza tokiz aldatu du). -‘Travesía / zeharkalea Cendea de Iza’ plakaren ordez ‘Travesía Cendea de Iza zeharkalea’ plaka jarri du (‘zeharkalea’ hitza tokiz aldatu du). -‘Calle / kalea Cendea de Galar’ plakaren ordez ‘Calle Cendea de Galar kalea’ plaka jarri du (‘kalea’ hitza tokiz aldatu du). -‘Calle de San Francisco / San Frantzizko kalea antigua rúa de las cuchillerías / rúa de las cuchillerías aintzinean’ plakaren ordez ‘Calle San Francisco kalea antigua rúa de las cuchillerías ohia’ plaka jarri du (‘kalea’ hitza tokiz aldatu du, ‘San Francisco’ eta ‘rúa de las cuchillerías’ ez du itzuli eta testua euskaraz ez da lehen bezain ongi ulertzen ‘aintzinean’ hitzaren ordez ‘ohia’ hitza bukaeran jarrita). -‘Calle de los Descalzos / Descalzos kalea antigua carnicerías viejas / aintzinean carnicerías viejas’ plakaren ordez ‘Calle De los Descalzos kalea antigua carnicerías viejas ohia’ plaka jarri du (‘kalea’ hitza tokiz aldatu du, ‘Descalzos’ hitza toponimo gisa onartu zuten Iruñeko itzultzaileek baina ‘carnicerías viejas’ ez du itzuli eta testua euskaraz ez da lehen bezain ongi ulertzen ‘aintzinean’ hitzaren ordez ‘ohia’ hitza bukaeran jarrita). -‘Avenida de Carlos III el Noble etorbidea (rey de Navarra 1.387-1.425 errege)’ plakaren ordez ‘Avenida Carlos III el Noble etorbidea rey de Navarra (1387-1425) Nafarroako erregea (1387-1425)’ plaka jarri du (‘Karlos III Noblearen etorbidea’ ez dute jarri).

Nola gasta dezake diru publikoa horrela? Plaka eta errotulu gehiago omen dira aldatzekoak 20.000 euro horiekin. Gauzak zuzen egin ditzala eskatzen diogu UPNri.

Euskara Kultur Elkargoa

No hay comentarios: