Xabier Silveirak historia egin du bertsolari txapelketan, eta gaur arte inork lortu ez eta aurrerantzean ere zaila izango den marka jarri zuen atzo Elizondoko Lur dantzatokian: seigarren txapela janztea. Hura zen faborito nagusia, baina iazko atsedenaren ondoren, eta ikusita aurten Julio Sotok egin dituen saio txukunak, ikusmina zegoen finala nola joango zen. Eta azken urteotako eta, beharbada, inoizko Nafarroako bertsolari final onena eskaini zuten bi bertsolarien artean, batez ere desenpatea jokatu behar izan zutenean. Izan ere, bost puntu baino gutxiagoren aldearekin iritsi ziren bi bertsolariak behin kartzelakoa kantatu eta gero.
Orduan, Lur aretoa txaloz eta animoz bete zen, aspaldi ikusi gabeko jai giroan. Orduan, Silveirak esperientzia handiagoa erakutsi zuen, eta Sotok hortxe, kartzelako gaian, poto egin zuen. Beharbada hor jokatu zen finala. Amaieran, baina, dena barkatu zioten Gorritiko gazteari, eta agurreko bertso bi kantatzera behartu zuten entzuleek. Silveirak beti buruan eraman ohi duen txanoa jantzi zion Sotori.
Agurrean, Silveirak onartu zuen «Julio kabroiak» urduri jarri zuela. Eta jendeak hura ere bigarren bertsoa kantatzera behartu zuen. Eta orduan, jendeak txapela merezi zuela eta, jende artera bota zuen merezimenduko saria.
Giroak, egia esanda, zerbait berezia zuen. Lehen aldiz, jendea sartu ezinean geratu zen Lur dantzalekuan, nahiz eta antolatzaileek mila sarrera inguru jarri zuten salgai. Horrenbeste, zaletu askok kanpotik entzun behar izan zuten saio osoa.
SAILKAPENA:
Xabier Silveira 617 Julio Soto 606,5 Erika Lagoma 430 Iñigo Olaetxea 422,5 Jon Barberena 423 Julen Zelaieta 420 Xabier Legarreta 417,5 Ander Fuentes 'Itturri' 394
SAILKAPENA:
Xabier Silveira 617 Julio Soto 606,5 Erika Lagoma 430 Iñigo Olaetxea 422,5 Jon Barberena 423 Julen Zelaieta 420 Xabier Legarreta 417,5 Ander Fuentes 'Itturri' 394
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario